Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

17:41

Pilota

EMAKUME MASTER CUP

Udako Master Laboral Kutxa Torneoko bigarren edizioa aurkeztu dute

EITB MEDIA

Aldai-Oses eta Arraiza-Mendizabal bikoteek irekiko dute txapelketa, Barakaldon, uztailaren 16an.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaia Aldai-Uxue Oses eta Miriam Arraiza-Nora Mendizabal bikoteen arteko partidak irekiko du datorren igandean Barakaldon (Bizkaia) hasiko den Udako Master Laboral Kutxa Torneoaren bigarren edizioa. Bost bikote lehiatuko dira txapelketan zazpi jardunaldi izango dituen ligaxka batean.

Uztailaren 25ean, Gasteizen, jokatuko den txapelketaren bigarren jardunaldian, egingo dute debuta gainerako hiru bikoteek. Lehenengo partidan Aldaik eta Osesek Madalen Etxegarai-Enara Garminde bikotearen aurka jokatuko dute, eta, ondoren, Olatz Arrizabalaga-Leire Galeanok Leire Garai eta Andrea Capellanen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Larrabetzun egindako aurkezpenean torneoko sustatzaileek azpimarratu dutenez, txapelketak kalitatezko jauzia emango du aurten, bikote berri bat batuko delako. Horrela, bikote bakoitzak lau partida jokatzeko aukera izango du ligaxka batean.

Gasteizek (abuztuaren 6an), Zarautzek (abuztuaren 18an), Donostiak (abuztuaren 19an), Bakiok (abuztuaren 30ean) eta Lezok (irailaren 4an) hartuko dituzte hurrengo jardunaldiak. Partida horietatik aterako dira irailaren 13an Galdakaon izango diren finalaurrekoetako protagonistak.

Finalerako eta hirugarren eta laugarren posturako partidak irailaren 29an jokatuko dira Hondarribian, eta bertan Aldai eta Capellanen palmareseko ondorengoak ezagutuko dira.

EGUTEGIA

Ligaxka:

Uztailak 16, Barakaldon

Aldai-Oses vs Arraiza-Mendizabal

Uztailak 25, Gasteizen

Aldai-Oses vs Etxegarai-Gaminde

Arrizabalaga-L. Galeano VS Leire Garai-Capellan

Abuztuak 6, Gasteizen

X-X vs X-X (Uztailak 25eko irabazleak)

Abuztuak 18, Zarautzen

Arraiza-Mendizabal vs Etxegarai-Gaminde

Arrizabalaga-L. Galeano vs Aldai-Osesa

Abuztuak 19, Donostian

Arrizabalaga-L. Galeano vs Arraiza-Mendizabal

Abuztuak 30, Bakion

Arraiza-Mendizabal vs Leire Garai-Capellan

Irailak 4, Lezon

Aldai-Oses vs Leire Garai-Capellan

Arrizabalaga-L. Galeano vs Etxegarai-Gaminde

Finalerdiak:

Irailak 13, Galdakaon

1. Finalerdia:

2. Finalerdia:

Finala:

Irailak 29, Hondarribian

3. eta 4. postuak:

Final handia (Zuzenean ETB1-en):

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 16:30 - 17:30 AIZKOLARITZA | Iker Vicente vs Julen Alberdi
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena