Alex Txikonek Annapurnako tontorra zapaldu nahi du negu honetan. Lemoako alpinistak Annapurnarako espedizioa aurkeztu du azaroaren 21ean, Azpeitian. Neguan Nanga Parbat eta Manaslu igota ditu bizkaitarrak.
Larri zaurituta helikopteroz eraman duten emakumea da hildakoa. Gainerako sei zauritutakoak, batzuk larriago eta besteak arinago, baina ez dago beste inor hil ala biziko egoeran
Pertsona bat hil da eta sei zauritu dira, gaur arratsaldean, Bizkaian, N240 errepideko 48. kilometroan (Barazar gaina), Igorre eta Lemoa artean izandako istripuan.
Lasterketako hirugarren ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dute. Hiru egun horietan, bederatzi mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean, azken etapan, 1. mailako Jaizkibel. 2024ko Itzulia Women asteartean aurkeztu dute.
63. Itzuliaren azken-aurreko etapan, mendiko sailkapenerako hiru igoera puntuagarri daude, tartean 1. mailako Urkiola. Tropela lau aldiz igaroko da Zornotzan; bertan amaituko da jardunaldia. Aurreikuspena da lasaitasuna soilik jardunaldiko hasieran nagusitzea.
Lemoarra irribarretsu iritsi da Loiuko aireportura, eguerdian, Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa bertan behera utzi ondoren. Hirugarren kanpamentuan materiala galdu ostean, ezin izan zuen aurrera jarraitu. Hala ere, burututako urtea "modu positiboan" baloratu du.
Lemoan elkartasun kanpaina abiatu dute Mutarza pakistandarrari laguntzeko, baina Euskal Herri guztira zabaldu nahi dute. Sei atzamar izoztu zitzaizkion mendian, eta ebakuntza beharrezkoa du. Alex Txikon, eta Eneko Garamendi laguntzen ari zaizkio.
Erasoa duela egon batzuk izan zen udalerriko etxebizitza batean. Gertakariok salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak gaurko, 19:30ean Udaletxearen aurrean.
Zergatik engainatu zuen itsuak eskribaua? Hori guztia argitzeko Lemoara joango dira Lide Hernando, Klara Mendizabal eta Iker Lauroba. Ez galdu, "SOS, kantak arriskuan!" saioa, gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
39 urteko atxilotuaren gauzen artean, legez kontrako hainbat arma aurkitu dituzte, besteak beste, pistola makila bat eta labana txartel bat, aizkora bat eta mehatxuak egiteko erabili zuen arma simulatua.
Lemoarrak EITB Mediari esan dionez, oso nekatuta bueltatu da, hustuta, baina pozik. Hemendik aurrerako helburuak eta erronkak izan ditu hizpide, ekitaldiaren ostean.
Bi hilabeteko espedizioaren ondoren etxera bueltatu da Alex Txikon alpinista lemoarra. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik harrera beroa jaso du eta bertan izan da Izaskun Moyano.
Hilaren seian, errege egunez, balentria egin zuen 8.163 metroko Manaslu mendia neguan igota. 1984tik egiten ez zen neguko igoera. Hirugarren saiakeran bete du ametsa Txikonek.
Alex Txikon Katmandun dago jada, urtarrilaren 6an negu betean Manasluren gailurrera iritsita balentria historikoa egin ostean. Lemoako mendizaleak gailurrera nola iritsi ziren eta jaitsiera nolakoa izan zen kontatu digu.
Lemoakoa gaur iritsi da munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorrera. Aurten egin du hirugarren saiakera Manaslu igotzeko negu betean eta oxigeno gehigarririk gabe, eta helburua lortu du.
Alex Txikon mendizale bizkaitarra Manaslu mendatearen gailurrera, munduko zortzigarren mendi garaienera (itsas mailatik 8.163 metro), iritsi da urtarrilaren 6an, lehenengo aldiz erabat negukoa izan den espedizioan (hau da, hasi eta buka neguan).
Alex Txikon mendizale lemoarrak lortu du Manasluren tontorra zapaltzea; neguan eta oxigenorik gabe egin du igoera.
Edurne Pasabanen arabera, historikoa izan da Alex Txikonek egindakoa; oxigenorik gabe neguan Manaslura igotzen lehenengoa izan baita.
Mendizale bizkaitarra gaur iritsi da tontorrera, munduko zortzigarren mendi garaiena neguan igotzeko egin duen hirugarren saiakeran, oxigeno gehigarririk gabe eta negu betean.
Julen Zuberok bereganatu du garaipena 2022ko Titan Deserteko azken etapan. Bizkaitarrak bi etapa irabazi ditu aurtengo edizioan, eta hirugarren izan da sailkapen nagusian. David Valerok irabazi du lasterketa, eta Haimar Zubeldia bigarren izan da.
Bizkaiko Abadeen Foroak publikoki barkamena eskatzeko eskatu die Joseba Segura Bilboko gotzainari eta Mario Iceta postu horretan aurretik egon zenari, Mikel Azpeitia baztertzeagatik.
Hondakinak kudeatzeko 2024rako ibilbide orri berria aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak. Horren arabera, Bizkaiko hiru zabortegi handitu (Igorre, Lemoa eta Mallabia) eta beste bi (Bilbo eta Bergara) berriro zabalduko dituzte eskariari aurre egiteko. Guztira, zortzi zabortegi izango ditu EAEk.
Ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea du helburu. Lemoako Eguzkitza Meabe ikastetxean egon gara horietako saio bat ikusten.
Cementos Lemonak abian ditu hainbat neurri deskarbonatazio prozesuaren emisioek % 7 behera egin dezaten; izan ere, prozesu horrek zementua ekoiztean sortzen diren CO2 emisio gehienak eragiten ditu. Halaber, ordezko erregaiak baliatzen dituzte % 50ean behar den energia termikoa izateko.
Diskotekan sartzeko billete faltsu batekin ordaindu zuen 22 urteko gazteak eta, agenteek miatu dutenean, "salmentarako prest" zeuden hainbat droga atzeman dizkiote.
Atxilotutako gazteak 17 urte ditu eta adingabekoen zentro batera eraman dute. Abiadura handian eta substantzia estupefazienteak erretzen zihoan, eta autoaren atzeko aldean ume bat zeraman.
Atzo, ostegunean, lanean jarraitu zuten amiantoaren aztarnak izan zitzaketen material batzuk aurkitu arren, hala nola uralitazko teilatu baten hondarrak. Hori dela eta, hondakin horien tratamendu kontrolaturako ohiko protokoloa aktibatu zuten.
Suak pabiloi handi bat kiskali zuen atzo Lemoan, eta oraindik ez dute lortu garrak erabat itzaltzea. Suhiltzaileak eremua urez bustitzen ari dira, eraikinaren hondakinak erretiratu ahal izateko.
Lemoan suhiltzaileak atzoko sutearen eraginez jauzitako eraikinaren lurzoruan sua itzaltzen jarraitzen dute gaur oraindik. Une honetan lehentasuna sutearen ondorioz etxebizitzarik gabe geratu direnei bizitoki bat eskaintzea da..