Postontzia Lanbideren webgunean dago. Salatzaileek inprimaki bat bete beharko dute, eta bertan adierazi iruzur diren kasuetan onuradunak bete beharreko zein baldintza ez duen egoki betetzen.
Guztira, 111.363 langabe daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratuta. Nafarroan, berriz, 29.407 dira. Igoera handiena Gipuzkoan somatu da (% 4,64) eta txikiena Nafarroan (% 0,22).
Hackerrak Euskal Enplegu Zerbitzuari zerbitzua ematen dion enpresa baten bi zerbitzaritan sartu ziren azaroan, eta 2017tik 2021era bitarteko hainbat erabiltzaileren datuak arriskuan egon daitezke.
Zibererasoa azaroan gertatu zen eta gaur egun "erabiltzen ez diren" bi zerbitzariri eragin zien. Hala ere, baliteke erabiltzaileen datu pertsonalak arriskuan egotea.
EAJk eta PSEk alde bozkatu dute; PP, Ciudadanosek eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira, eta EH Bilduk eta VOXek kontrako bozka eman dute. Mendiak nabarmendu duenez, lege honekin "beste pauso bat eman da autogobernuaren eraikuntzan".
Biologia molekularreko eta matematikako ikasketak dituzten unibertsitarioen defizita ere badago, baita Lanbide Heziketako tituludunak arlo hauetan ere: nekazaritza, gorputz- eta kirol-jarduerak, elektrizitatea eta elektronika, fabrikazio mekanikoa, osasuna eta kimika.
Gizonezkoa Frantzian bizi bazen ere, Arabako hiriburuan erroldatu zen, laguntzak kobratzeko. Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera, 2010etik jaso ditu dirulaguntzak. Frantziako Estatuak emandako prestazioak kobratzen zituen, gainera.
Lanbidek zuzendu eta aldundiek, udalerriek eta erakunde pribatuek osatuko dute "enpleguaren euskal sarea". Jaurlaritzak asmo du legea azaroan onartzea.
Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak nabarmendu duenez, "mehatxuak mehatxu, Euskadi inoiz ikusi gabeko zifretan dago". "Gure enpresek proiektuekin jarraitzen dute, kontratatzen jarraitzen dute eta modu egonkorragoan egiten dute", gaineratu du Mendiak.
Nabarmendu du konfinamenduak eragindako etenaldiaz geroztik, zenbait administraziok ez dutela elkarlana zaindu. Ondorioz, hainbat neurri jarri dituzte abian, eta administrazio horiei gogorarazi die jokabide horrek ondorioak dituela herritarren eskubideen bermean eta erakundeen sinesgarritasunean.
EHUk jakitera eman duenez, eskaintzen dituen titulazioetatik 20tan okupazioa % 100ekoa da. Tartean daude Medikuntza, Biokimika, Ingeniaritza Elektrikoa edota Ingeles-Filologia. Soldata altuenak, bataz beste, Osasun Zientzietan eta titulazio teknikoetan kobratzen dira.
Zehazki, 1.034 pertsonak topatu dute enplegua hilabete honetan. Nafarroan, aldiz, apur bat (% 0,70) gora egin dute datuek. Guztira, 142.203 pertsona daude lan gabe Hego Euskal Herrian.
Gero eta enpresa gehiagok profil profesionalak aurkitzeko dituzten zailtasunak aztertu ditu EITB Mediak. Euskadik % 8ko langabezia-tasa du. Hala ere, lan eskaintzen % 0,5 ez dira betetzen. Zeintzuk dira arrazoi nagusiak?
Ziur asko, 2032an, ezustekorik ez balego, ziur aski Euskadi langabezia-egoera frikzional batean egongo litzateke, eta, egoera horretan, lanpostu hutsen tentsioak ez lirateke salbuespenezkoak izango, orokorrak baizik.
Lanpostu huts gehien eraikuntzarekin, ostalaritzarekin, etxeko lanarekin, kualifikazio handiko lanpostuekin, teknologiarekin lotutako lanpostuekin edo oso lan teknikoekin lotuta agertzen dira.
Izapide hori gaindituta, soilik geratzen da Ganberako osoko bilkurak behin betiko onartzea. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako testuak jasota duenez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa 800 bat eurokoa izango da.
Datu ofizialen arabera, Euskadin % 8,3ko langabezia izan arren, enpresa batzuek arazoak dituzte zenbait lanpostu betetzeko. Azken datuen arabera, 5.238 lanpostu bete gabe daude, INEren arabera.
Aurrerantzean, 18 urtetik gorako edonork eska dezake, bi baldintza betez gero: gutxienez urtebete emantzipatuta egon beharko dute, eta beste horrenbeste, urtebete Lanbiden alta emanda, lan bila eta kontraturik gabe.
2.564 pertsona gehitu dira abuztuan Lanbideko zerrendan; halere, iazko abuztuan baino 8.502 lagun gutxiago daude lanik gabe. Nafarroan, uztailean baino 479 langabe gutxiago daude egun.
Manufaktura industria enplegu bulegoetan erregistratutako lan eskaintzen % 15,6 da. Ekainari dagokionez, ia lan eskaintza guztiak jaitsi ziren, eta gora egin duen alor bakarra eraikuntza da.
Idoia Mendiak adierazi duenez, kontrolak areagotu egingo dira, besteak beste, inspekzio unitate berria sortuz, prestazioetan ikuskapenak hiru hilerik behin eginez edo adimen artifizialaren bitartez.
Atxilotuari, iruzur egitea, dokumentuak faltsutzea eta identitatea usurpatzea leporatzen diote, ez zegozkion dirulaguntzak lortzeko. Oinarrizko errenta eta etxebizitzarako laguntzak jasotzen zituen baldintzak bete gabe, eta bi aldiz, gainera, pasaporte ezberdinak erabilita.
10:00etatik 14:00etara greba egitera zeuden deituta behin-behineko langileak. ELAk 4.500 beharginentzako "egonkortze prozesu bermatzailea" eskatzen du.
Idoia Mendia sailburuak azaldu duenez, EAEko enplegu bulegoa eraldatzeko prozesu betean dago sartuta, eragile sozialekin eta langileekin batera, "eraginkorragoak izateko" helburuarekin.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen dutenei arreta eta zerbitzu hobea eman nahian, aurreratzean laguntza jasotzen duten pertsonen esperientzia kontuan hartuko duela Lanbidek eta laguntzak eskatzeko sistema ulergarriagoa izango dela adierazi du Idoia Mendiak.
Adostutakoa baino 16 hilabete geroago, Jaurlaritzak prestazio horren transferentzia osoa eta epe mugarik gabe jasoko du. Josu Erkoreka lehen lehendakariordea pozik agertu da Jaurlaritzak "herritarrei bizitza errazteko aukera" izago duelako baina Estatutua betetzeko "erritmo motela" deitoratu du.
Transferentzien Batzorde Mistoa goizean bildu da, Madrilen. Bi gobernuek otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.
Horrela, aurrerantzean Euskadiko udalak ordezkatuk ditu, eta horrek eskatzaileen kudeaketak erraztuko ditu eta udaletako gizarte-zerbitzuen lana erraztuko du.
Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak espero du azkenean "akordioa" erdietsiko dutela Espainiako Gobernuarekin eskumena "bere osotasunean" eskuratzeko.
Apirileko langabezia datuen arabera, % 2,34ko beherakada izan da EAEn eta % 1,75ekoa Nafarroan. Urte arteko tasa % 8,41 jaitsi da EAEn, baina % 3,22 igo da Foru Erkidegoan.