Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du, eta ustezko erasotzaile matxistari kiroldegian sartzea debekatu dio. Tolosako mugimendu feministak bilkura deitu du arratsalderako Triangulo plazan, 18:30ean.
Bilboko kiroldegietako langileen greba hiru hilabete betetzear dago, eta oraingoz gatazka konpontzetik urrun dago. Langileek kalera eraman dituzte gaur euren aldarrikapenak.
Casilla berriak gutxienez 3.150 metro karratuko kirol-ekipamendua izango du. Bilboko Udalak proiektua "kalitatezko espazio publiko" gisa defendatu du. EH Bilduk eta Elkarrekin Bilbok, ostera, "pribatizazioa" salatu dute.
Sektorean % 49ko ordezkaritza duen sindikatuaren arabera, LABek, UGTk eta CCOOk patronalarekin sinatu duten aurreakordioak ez du erosahalmena bermatzen eta sektorea prekarietatera kondenatzen du.
Gaurkoa apirilean eta maiatzean deitutako 10 greba egunetako lehena dela adierazi du ELAk. Gainerakoak apirilaren 10ean, 11n, 12an, 13an, 15ean eta 16an, eta maiatzaren 7an, 8an, 9an eta 10ean daude deituta.
Azken hilabeteetan egindako greben ondotik, mobilizazioak areagotzea erabaki dute eta apirilaren 10ean, 11n, 12an, 13an, 15ean eta 16a eta maiatzaren 4an, 5ean eta 9an greba egingo dute.
Lan hitzarmena eguneratzeko patronalaren proposamena "langileen aldarrikapenetatik urrun" dagoela salatu dute, eta erantsi dute Cebekek ez diela euren eskaerei jaramonik egiten.
Udalak onartu egin du baldintza-agiri berrietan "lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzeko baliabide nahikoak jasotzea". Hala ere, ELAren iritziz, "hurrengo hilabeteak zailak izan litezke, enpresaren jarrera zein izango den argitzeke baitago".
Arratsaldean jaso dute deia larrialdi zerbitzuek, ke handia zegoela ohartarazteko. Erabiltzaileak kalera atera dituzte eta ez da inor zauritu. Asteartetik aurrera, normaltasunez irekiko ditu ateak.
Carmen Arroyo gazte mantxatarra izan da Bera Berak egin dituen bi fitxaketetako bat. Arroyo ilusioz eta baikor agertu da Donostiako taldearekin titulu guztiak borrokatzeko.
Kirol ohiturei buruzko inkesta egin du Eusko Jaurlaritzak, eta gaur jakinarazi ditu emaitzak. Horien arabera, sexuen arteko ezberdintasunak oso agerikoak dira kirolean, maiztasunari zein modalitateari eta kirola egiteko moduari dagokienez.
Atzo berrireki zuten instalazioen zati bat, astelehenean gertatutako kloro isuriaren ostean. Gaur goizean, berriz, igerilekua eta sauna erabilgarri geratu dira, inguru horietako kloro maila normala dela egiaztatu ondoren. Ospitaletik pasatu behar izan zuten zazpi pertsonak ondo daude.
Edonola ere, sauna, igerilekua eta igerilekuen aldagelak itxita mantenduko dituzte momentuz. Alkateak azaldu duenez, ospitaleratutako bakarrak (kiroldegiko langile bat) eman du gaua erietxean, eta gainerakoak etxera joan ahal izan ziren atzo bertan.
Hainbat pertsonak begietan narritadura eta arnasteko arazoak izan dituzte. Guztira, larrialdi zerbitzuek 200 pertsona atera behar izan dituzte kiroldegitik, eta horietako zazpi Zumarragako erietxera eraman dituzte. Inguruko bizilagunei leihorik ez irekitzeko eskatu diete.
18:30ak aldean gertatu da ezbeharra eta ordu horretan haur asko zebilen igerian. Aldatzeko betarik gabe, arrapaladan alde egin behar izan dute eta inguruko bizilagunek mantak eta bestelako berokiak eman dizkiete babesteko. Hainbatek azaleko narritadurak ere izan dituzte.
Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetan ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea, ez da osasun-arrazoiengatik edukiera-mugarik egongo, ezta gehieneko egonaldi-orduen mugarik ere.
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, atzo iluntzean izan zen ezbeharra, Aiete auzoko Etxadi polikiroldegiko igerilekuan. Antza, apneak egiten ari zen gizonezkoa.
Ekimenak, halaber, erabilera anitzeko gune estali handi bat edo oinezkoentzako espazio gehiago eraikitzea aurreikusten du, baita hainbat solairuko lurpeko aparkaleku bat sortzea ere. Udalaren Gobernu Batzordeak baimena eman du gaur lehiazko elkarrizketaren prozedura has dadin.
Covid pasaportea erakustea ezinbestekoa da jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko; ez, ordea, instalazio irekietan (futbol zelaietan, adibidez).
Bilbao Kirolaken bazkide direnak soilik sartu ahal izango dira. Irailaren 12ra arte egongo dira irekita Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako zerbitzuak.
Etxeratze-agindua eta itxiera perimetralak amaitu badira ere, kutsatzeak ekiditeko beste hainbat neurri murriztaile indarrean daude. Argitu gida honetan zalantza guztiak.
LABIk urtarrilaren 11an erabakitako neurri berriak ezartzen dituen dekretua argitaratu ostean, Jaurlaritzak galdera erantzun ohikoenen agiria argitaratu du, zalantzak argitze aldera.
Gabonetarako neurri berriak ezartzen dituen dekretua argitaratu ostean, Jaurlaritzak galdera-erantzun ohikoenen agiria argitaratu du, zalantzak argitze aldera.
Nahiz eta konfinamenduan egon, guraso batzuek seme-alabak ikastetxera ez, baina jolastokietara eramaten dituztela egiaztatu ondoren hartu du Udalak erabakia.