Asteartea, irailak 6, jaieguna izan da Euskadin, Juan Sebastian Elkano euskal itsasgizonaren mundu biraren 500. urteurrena ospatzeko. Getarian egun berezia izan da, oso, eta haren lehorreratzea antzeztu dute berriz ere.
Euskal marinelaren eta haren tripulazioaren itzuleraren antzezpena egin dute astearte honetan Getarian, balentria hori egin zutenetik bost mende bete diren egunean.
Munduari lehen bira eman zion gizona Juan Sebastian Elkano zela jakin badakigu, nongoa zen ere bai eta 1486an jaio zela eta 1526an, bira eman eta lau urtera, 40 urterekin hil zela era jakina da. Hala ere, badaude oraindik gehiengoarentzat ezezagunak diren datuak.
Haritz Alberdiren ustez, gaurkoa historiara pasako den eguna izango da. Azken hiru urte hauetan herrian egin den lana nabarmendu nahi izan du alkateak. "Getariarrek getariarrentzat egindako antzezlana da", gehitu du.
Antzezleetan egongo da lehen aldaketa. Emakumeen parte hartzea handiagoa izango da eta adin desberdinetako aktoreak ikusteko aukera izango da. Jantzi asko ere berriak eta errealistagoak izango dira.
1522ko irailaren 6an, Victoria itsasontzia Sanlucar de Barrameda portura iritsi zen 18 gizonekin, Elkano Getariako itsasgizona buru zutela. Munduko lehen itzulia egiten lehenak izan ziren.
Aurretik, Felix Linaresen saioan, Juan Sebastian Elkano izango dute hizpide, lehen mundu biraren 5. mendeurrena dela-eta. Horren harira, telebistan eta zineman esan izan diren egiak eta gezurrak aztertuko dituzte.
Munduari lehen itzulia emanda, Elkano eta bere tripulazio kideak lehorreratu zirela 500 urte beteko dira asteartean. Hiru urte iraun zuen bidaia nola prestatu zuten eta 'Victoria' ontzian eguneroko bizimodua nolako zen ekarri du gogora Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'-k.
Irailaren 6a, ate joka dugu, jaieguna da gainera aurten, eta dagoeneko Getarian dena prest dago Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena ospatzeko. Urteurren horren inguruan hainbat ekimen sortu dira, tartean, bertan parte hartu zutenak omentzeko moda-bilduma.
Eduki interaktiboa hiru zatitan dago banatuta. Modu xehe eta ikusgarrian azaltzen ditu zirkumnabigazioa antolatzeko lanen, bidaiaren beraren eta itzuleraren nondik norakoak. Aurten 500 urte beteko dira bidaldi historikoaz.
Elkano Fundazioak eskatuta sortu dute kantua gipuzkoar musikariak eta hitzak Jon Garmendia "Txuriya"k. Cabo Verdeko hainbat musikarirekin batera landu dute doinua, Rafa Sardinak ekoitzita.
500 urte beteko dira aurten Elkanok munduari bira egin zionetik, eta ospakizun handiko urteurrena da bere jaioterrian. Aurten, deialdi berezia egin diete herritarrei, jostun bila. Irailerako prest izateko eginbeharrarekin, jantziak konpondu eta berriak egiteko lanean dihardute hogei bat bizilagunek.
EITB Elkano Fundazioarekin elkarlanean ari da lehen mundu biraren 500. urteurrenaren ospakizunek bultzatutako ekitaldi eta ekimenetan. Halaber, uda honetan antolatutako Itsas Herria euskal kostaldeko zeharkaldi kulturalaren jarraipena egiten ari da.
Ontzia Juan Sebastian Elkanok lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika da. Uztailaren 10era arte egongo da Donostiako portuan.
Juan Sebastian Elkanoren mundu biraren 500. urteurreneko kantua sortu du Xabi Solanok. “Bi Mundu” kultur aniztasunaren aldeko kantua da. Abeslariak azaldu bezala, Cabo Verdera joan ziren, Elkanoren azken aurreko portura, bertako musikariekin grabatzeko.
Hiriaren sorreraren 700. urteurrena ospatzeko itsasontzi klasikoen erakusketa antolatu dute. Doan bisitatu daitezke, eta igandera arte egongo dira bertan. Tartean dago, besteak beste, Nao Victoria belaontzia, Elkanok duela 500 urte munduari bira emateko erabili zuen ontziaren erreplika.
Getarian, Elkanoren lehorreratzearen 500. urteurreneko jaia prestatzen daudela, hilketa mehatxu bat ikertu beharko du poliziak. Nobela beltzera gerturatzen den atzera kontaketa batean murgilduko gaitu Kepa Iribarrek. Argitaratzeko xede barik hasi zen idazten, eta, orain, gustura dago emaitzarekin.
Elkanoren lehen mundu biraren 500. urteurrena dela dela, Elkano Itsas Herria ekimen berezia ipini dute abian Elkano Fundazioak, Albaolak eta Donostiako Itsas Museoak. Hala, 'Juanita Larando' patatxea portuz portu ibiliko da irailera arte.
Liburuak jarrera kritikoz begiratzen dio Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren kontakizunari, eta mundu globalizatuko botere harremanen inguruko hausnarketa proposatzen du.
Juanita Larando patatxak euskal kostaldeko 30 herri inguru bisitatuko ditu hiru hilabetetan. Halaber, erakusketa ibiltari bat, historiari buruzko hitzaldiak, solasaldiak, bertsolariak, musika, dantza, ipuin-kontalariak, lantegiak eta dokumentalak izango dira.
‘Juanita Larando’ patatxak euskal kostaldeko 30 herri inguru bisitatuko ditu hiru hilabetean. Halaber, erakusketa ibiltari bat, historiari buruzko hitzaldiak, solasaldiak, bertsolariak, musika, dantza, ipuin-kontalariak, lantegiak eta dokumentalak izango dira.
Juan Sebastian Elkanoren espedizioa egin zela 500 urte bete dira eta horren harira Donostiako Aquariumak "Juan Sebastian Elkano, aztarnaren bila" egitasmoa antolatu du. Xabier Lasaga komunikazio arduradunak programa horren xehetasunak eman dizkigu.
Elkano, Urdaneta edota Inazio Loiolakoaren inguruko omentze eta ospatzeak behin betiko bukatu eta haien tankerakoen ordez "Santxo Azpeitikoa" gurtzea proposatu digu Iñaki Segurolak.
Oihane Pardoren bisita izan dugu 'Ahoz Aho' saioan, Elkano bilduma aurkezteko. Munduari bira eman zioten euskal marinelak hartu dituzte inspirazio gisa.
Duela 500 urte Elkanok lurrari bira ematea lortu zuen, lehen aldiz. Geografia, kultura eta giza erreferentzia berriekin batera munduari buruzko pentsamolde eta ikusmolde berriak sortu ziren.
Sei lagunek osatutako taldeak bederatzi egun emango ditu bizikletan Euskal Herriko 40 herri bisitatzen. Guztiek dute itsas historiarekin lotura eta jakina, baita Elkanoren balentriarekin ere.
Hitza eta musika uztartzen ditu Getariako itsas gizonaren mundu-biraren 500. urteurrenaren inguruko ikuskizunak.Koldo Amestoy, Nerea Alberdi eta Kepa Elgoibarrek, munduan zehar garamatzate
Munduko lehen itzulian oinarritutako ikuskizunaren estreinaldia 19:00etan hasiko da Iturzaeta Herri Eskolan. Edukiera mugatua izango da eta sarrera izatea beharrezkoa izango da.
500 urte dira Elkanoren espedizioak lehen mundubira osatu zuela. Abentura horren zientziari buruzko monografiko bat egin dugu lau aditurekin: Alvaro Aragon eta Lourdes Odriozola historialariak, Xabier Agote ontzigilea eta Naiara Barrado astronomoarekin.
Telesail bateko sekuentziak grabatzen dihardute Azkorriko hondartzan, Getxon. “Sin limites” du izena telesailak, eta Elkanok eta Magallanesek munduari bira ematen egin zuten bidaia azaltzen du.
Datorren urteko irailaren 6a jai eguna izango da, Elkano Getariako marinelak egindako mundu bira gogoratzeko. Bere figuran sakondu nahi izan dugu eta jaioterrian, Getarian izan gara.