Lehendakariaren ustez, "salmentak zergapetzea, eta ez konpainien dibidenduak, ez da eredurik onena". Repsoleko kontseilari delegatuaren hitzetan, zerga "populismo fiskala" eta "diskriminatzailea" da, eta CEOEko presidentearen esanetan, "sobera daude".
Petrolio-enpresako kontseilari delegatua Trantsizio Ekologikoko ministroari zuzendu zaio, eta esan dio Repsolek "industria arazotzat hartzen dutenen aurka egingo duela", Iberdrolaren eskariak urduritasuna erakusten duela eta hazkundea mugatu nahi duela uste du.
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria bat dator Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak trantsizio energetikorako proposatzen duen ereduarekin. Politikari jeltzaleak uste du "elektrifikazioak mendekotasun berriak" eragin ditzakeela.
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak trantsizio energetikoaren "ikuspegi ulerkor eta inklusiboa" defendatu du Davosen. Teresa Ribera ministroak "negazionista" eta populista izatea leporatu dio, ereduari buruzko hausnarketa eskatzeagatik.
Enpresako kontseilari delegatuak ziurtatu du azkeneraino joango dela Gobernuaren ezohiko zergaren aurkako borrokan, bai Espainiako Justizian, bai Europakoan. Repsolek 2.785 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko lehen 9 hilabeteotan.
Josu Jon Imaz konpainiaren kontseilari ordezkariak uste du neurriak diskriminatu egiten duela, eta ez dela bateragarria Espainiako Konstituzioarekin eta Europako legediarekin.
Repsoleko kontseilari delegatuak neutraltasun energetikoaren printzipioaren eta energia-iturri guztien erabileraren alde egin du, gasa eta petrolioa barne.
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren ustez, kargak "ez du aberatsen aurka egiten", eta PFEZa eta kapital-errentak igotzea eta dirudunei zergak ezartzea eskatu du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak Repsoleko kontseilari delegatuak energiaren gaineko zerga berriari egindako kritikei erantzun die. Imazen ustez, neurri diskriminatzaileak dira, eta ez dituzte aberatsak zigortzen, industria jarduera baizik.
Zierbenan Bizkaia Torneoko lehen finalerdia jokatu da eta Anboto 2-1 nagusitu da Solluberen aurka. Laso-Imaz bikoteak 22-13 galdu du Urrutikoetxea eta Mariezkurrenaren aurka, Agirrek tanto bakarra baino ez du lortu Peña II.aren aurka eta Bakaikoak 18-7 irabazi dio Alberdiri.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua eta Emiliano Lopez Atxurra eta Gregorio Villalabeitia, Petronor eta Kutxabankeko presidenteak ekitaldian izan dira.
Bikote irabazleak nagusitasuna erakutsi du partida hasi den momentutik. Lasok izugarrizko erakustaldia eman du, partida bikaina jokatuta garaipena eskuratzeko.
Repsoleko Administrazio Kontseiluko presidentearen eta kontseilari delegatuaren arteko funtzioen banaketa zehazteko prozesua amaituko du pauso horrekin.