Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Loli Garciak enpresa handiei erantzunkizunez jokatzeko eskatu die, baita negar egiteari uzteko ere

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak Repsoleko kontseilari delegatuak energiaren gaineko zerga berriari egindako kritikei erantzun die. Imazen ustez, neurri diskriminatzaileak dira, eta ez dituzte aberatsak zigortzen, industria jarduera baizik.

Loli Garcia, CCOO-Euskadiko idazkari nagusia
Loli Garcia, CCOO-Euskadiko idazkari nagusia
Loli Garcia, CCOO-Euskadiko idazkari nagusia

play icon 22:17

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizunean energia konpainiei ezarriko zaien zergaren aurrean Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak egindako kritikei erantzun die Loli Garcia CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan

Hala, CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak erantzukizuna eskatu die enpresa handiei, pandemian diru publikoarekin lagundu baitzaie. Are gehiago, mozkin-markak hausten ari diren honetan, "erostari" izateari uzteko dei egin die: "Negarrez ari dira berriro, baina datuak hor daude. Inflazioak produktuen prezioak igo ditu, eta enpresak produktuen azken kostuetan eragina izaten ari dira".

Zentzu horretan, enpresak diru asko biltzen ari direla azpimarratu du, "horietako batzuk, izugarri, energetikoak eta Repsol kasu", Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak igande honetan argitaratutako tribunari erreferentzia eginez.

Imazek adierazi zuenez, dekretua "ez doa aberatsen aurka", baizik eta "enpresa-jardueraren aurka"; beraz, enpresen eta industria-enpleguaren inbertsio-ahalmena "kaltetuko du" horren hitzetan, eta, azken finean, eragina izango du herrialdearen lehiakortasunean eta modernizazioan. Horren truke, Imazek PFEZa eta kapital-errentak igotzea proposatu du.

Dena dela, Garcia bat dator Imazen diskurtsoaren zati batekin; izan ere, erreforma sakonagoei buruz hitz egiten du. CCOOk erreforma fiskala eskatu du Euskadin, zamak  orekatzeko eta zergen jaitsiera orokorraren diskurtsoari aurre egiteko.

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta lan ministroak ere horren inguruko iritzia eman du; zerga berriak defendatu ditu, gizarteak bizi duen une bereziki zail honetan, enpresek beren aletxoa eskaini dezaten, baina erreforma fiskal sakonago baten alde ere egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Josu Jon Imaz bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO sindikatua