Erupzioan sartu den unean Indonesiako Dukono sumendiaren tontorrean zegoen eskalatzaile talde batek bere bizitza ozta-ozta salbatu du. Indonesiako agintarien arabera, eskalatzaileak "baimenik gabeko" igoera bat egiten ari ziren sumendira.
Montzoiak eragindako euriteek bat egin dute Merapi sumendiaren labarekin, eta horrek okertu egin du egoera. Larrialdietarako zerbitzuek eman dituzten azken datuen arabera, 37 dira hildakoak eta hainbat pertsona desagertuta daude.
Duela bi aste sumendien aktibitateak gora egin ostean, Ruang Indonesiako sumendia erupzioan sartu da berriro eta 5.000 metrorainoko errauts hodeia bota du. Ondorioz, alerta IV. mailara igo da eta milaka bizilagun ebakuatu behar izan dituzte.
Gainera, Ruang sumendiaren erupzio etengabeen ondorioz tsunami arriskua handia dela ohartarazi dute agintariek. Bitartean, aurrera darrai 1600 pertsonen ebakuazioak.
11 alpinista hil dira eta hiru bizirik aurkitu dituzte Marapi sumendiaren erupzioaren ostean, Sumatra uhartean. Erreskate taldeak beste 12 desagerturen bila ari dira, etenaldien artean, sumendiaren etengabeko jardueraren ondorioz.
Asiako Grand Prix eskuratu du Landarbaso Abesbatzak, inoiz irabazi duen garrantzitsuena, Balin egindako lehiaketan. Europako talde batek parte-hartzen duen lehen aldia da, eta euskarazko errepertorioak epaimahaia txunditzea lortu du.
Milaka fededun sumendi aktibo batera igo dira Indonesian antzinako erritu erlijioso bat egiteko. Urtero biltzen dira arbasoen eta jainko hinduen ohoretan; mota guztietako eskaintzak jaurtitzen dizkiete eta komunitatearentzat oparotasuna eskatzen diete.
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.
Manilan egin da Munduko Kopako multzoen faseko zozketa. Txapelketa abuztuaren 25etik irailaren 10era artean jokatuko da Filipinetan, Japonian eta Indonesian.
Kilometro eta erdiko laba ibaia botatzen ari da sumendia, eta hautsez eta keaz osatutako hodeiak. Momentuz ez dute herritarrak ebakuatzeko alertarik ezarri. Azken erupzio handia 2010ean izan zen: orduan 347 pertsona hil ziren, eta 400.000 inguru ebakuatu behar izan zituzten.
Ia ehun GKEk kritikatu dute erreforma "antidemokratikoa" izateagatik. Bere aurkariek munduan musulman gehien dituen herrialdearen "islamizazioa" gaitzesten dute.
Indonesiaren arabera, 103 pertsona hil dira Mendebaldeko Java probintzia astindu duen 5,6 graduko lurrikararen ondorioz, eta, gainera, ia 400 zauritu eta 25 desagertu daude.
Gutxienez 55 pertsona hil eta ehunka zauritu dira 5,6 graduko lurrikara batek Mendebaldeko Java probintzia astindu ostean. Hainbat eraikin behera etorri dira eta errepide batzuk itxita daude.
AEBk eta EBk, batetik, eta Errusiak eta Txinak, bestetik, osatutako blokeen artean jarrera desberdinak egon arren, gutxieneko akordio bat bideratu dute, hitzordua "salbatzeko".
Errusiak hasitako gerra suntsitzailea gelditzeko garaia dela nabarmendu du Zelenskik eta bakea lortzeko dituzten baldintzen berri ere eman du Errusia Ukrainatik irtetea tartean. Eskaerak, zuzenean entzun ditu Errusiako atzerri ministroak, Putin ez baita Balira joan.
Joe Biden eta Xi Jinping Txinako eta AEBko presidenteek, hurrenez hurren, goi bilera hasi baino lehen egindako batzarrean "lankidetza" sustatzearen alde egin dute, gatazkak saihesteko.
Talde galtzailearen jarraitzaileek futbol zelaira salto egin dute beren frustrazioa erakustera, eta egoera kontrolatzeko ahaleginean, segurtasun agenteek gas negar-eragileak jaurti dituzte. Estadioan, baimendutakoa baino jende gehiago zegoen.
Talde galtzailearen jarraitzaileak futbol zelaira jaitsi dira. Jendea sakabanatzeko asmoz, segurtasun agenteek gas negar eragilea erabili dute, eta orduan ihesaldia sortu da.
Fanny Boehm erreportariak eta Javier Quiles kamerariak Lombok, Yakarta eta Bali bisitatuko dituzte bertan bizi diren Asier, Monica, Natalia eta Oskar euskaldunen eskutik.
Emakume talde bat urre aleen bila ari zela luizia izan da meatzean eta azpian harrapatu ditu. Orain arte, Gobernuak ez du gertakariari buruzko adierazpen ofizialik egin, baina nabarmendu behar da legez kanpoko urrezko meatze asko daudela herrialdean.
7,3 graduko lurrikara batek Indonesia erdialdeko urak astindu ditu eta Flores uhartean tsunami alerta ezarri dute, baina azkenean bertan behera geratu da, eta ez da kalte larririk izan
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
Itsaspekoa asteazkenetik zegoen desagertuta. 850 metroko sakoneran aurkitu dute, hiru zatitan banatuta. Gertakaria ikertzen ari dira, eta, lehen lana, itsasotik ateratzea izango da.
70 pertsona inguru hil dira Indonesiako ekialdeko hainbat uhartetan izandako uholdeen eta euri-jasen ondorioz. Gainera, dozenaka pertsona desagertu dira.