ZUK enpresak jantziko ditu hemendik aurrera Aspeko, zein Baikoko pilotariak. Ibarran egin den aurkezpen ekitaldian Altuna, Laso, Zabaleta eta Jaka izan dira, besteak beste. Bi enpresen webgunetan eskuragarri daude kamiseta berriak.
LABek bildutako datuen arabera, Ibarrako (Gipuzkoa) Voith Hydro enpresako behargina makina batean harrapatuta hil zen asteazkenean, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.
Ibarran (Gipuzkoa) izan da "JA Sukalerrian" saioa eta Joxe Mari Barriolaren harategia bisitatu du. Urdaizpikoen inguruan den-dena daki harakinak; ikus ezazu bideoa.
Uxoa Elustondo eta Lierni Arozena oso konprometituak daude hitanoarekin. Toka eta noka erabiltzen dituzte parean daukatenaren arabera eta beraien artean noka erabiltzen dute elkar ezagutu ziren egunetik.
Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.
Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.
Joan den larunbatean gertatu zen erasoa etxetik gertu. Salaketa igande goizean jarri zuen Koldo Cid zinegotziak. Bere esanetan EAJko zinegotzia delako jipoitu dute.
Alderdi jeltzaleak ohar batean jakinarazi duenez, erasoa larunbat arratsaldean jazo zen, kalean bertan. Erasotzaileak irainak egin zizkion Juan Luis Cid 66 urteko zinegotziari eta ukabilkada eta ostiko bana eman zizkion.
Industrias Artzubiako 51 urteko langilea ostegunean hil zen. Gainera, LABek iragan asteartean salatu zuen beste langile bat hil zela Kutxabankek Izarran (Araba) duen bulego batean.
Aurtengo Kilometroak Ibarran ospatzen ari dira eguzkipean, Uzturpe ikastolak antolatuta. Oraingoan, gainera, eredu berri bat jarri dute martxan. Adibidez, edizio honetan ez dago orain arte ezagutu dugun moduko ibilbide itxirik.
Gipuzkoako ikastolen aldeko festa handia ospatzen ari dira gaur Ibarran, eta egunean zehar hainbat erakusketa, tailer edota ikuskizun izango dira bertan. Aurten ez da zirkuitorik egongo, eta lau ardatzen bueltan antolatu dira ekitaldiak: Sormena, Jolasak, Musika eta Gastronomia.
Kilometroak jaiari esker lortzen duten dirua Uzturpe ikastolaren kanpo espazioa bermoldatzeko erabiliko da, besteak beste. EITBren txokoa ikastolan egongo da eta "Go!azen: Karaokea" ikuskizuna izango da bertan.
Errepidea bi noranzkoetan egongo da moztuta, irailaren 11ko 00:00etatik 06:00etara. Itxierak 1,3 kilometroko tarte bati eragingo dio. Ahal den neurrian, puntu horretatik egiten diren joan-etorriak aurreratzea edo atzeratzea gomendatu dute.
Jabier Caballerok 22 urte daramatza gasolindegietan lanean, eta emaztea bertan ezagutu zuen. Bere lanaren nondik norakoez aritu da. Dioenez, aukeran nahiago du gaueko txanda arratsaldekoa baino. Orain Tolosa eta Alegi arteko gasolindegian egiten du lan Ibarrakoak.
Urko Aristik ibilbide oparoa egin du Euskal Telebistan, kazetari lanetan, aurkezle lanetan, eta baita bestelako arduretan ere; egun, EITB Irratieko zuzendaria da. Esku artean dituen proiektuak eta beste hainbat kontu landuko dituzte "Biba Zuek!" saioan.
Joxe Mari Barriolak Ibarran duen harategira gonbidatu gaitu, zer-nolako produktuak eskaintzen dituen erakusteko. Besteak beste, txistorra mota ugari egiten ditu.
Hainbat izen nabarmendu dira Kroketaren Nazioarteko Egunean sare sozialetan martxan jarri genuen galdetegian. Hona kroketen maitaleentzako sortutako gida!
1978an hasi zen Josean Gurruzola Ibarrako piparren munduan, Txumitxa enpresakin. Bere lursailean piparrak batu eta haien berezitasunez, kozinatzeko era ezberdinez hitz egin ondoren, nola poteratzen dituen erakutsi digu.
Aspaldiko usadioa sagardoa egitea da Iñaki Sarasolaren baserrian, eta kupel barrua garbitzeko teknika aparta erakutsi dio Zuhaitzi, nahiz eta honek ezin izan duen lortu.
'Ibarrako mailua' ezizena omen zuen. Aurretik, Pagadik poniak mugitzen topatu du Aitor Jimenez, errepide erdi-erditik, belardi batera bidean, eta hari laguntzen saiatu da.
Horren ostean, Jexux Ozaitak bere txikitako afizioaren berri eman dio Pagadiri: arrauna. Garai batean Antonio Oliden eta konpainiarekin lortutako bandera astindu dute biek.
Herrigunetik Izaskun auzora joan da Pagadi, Joxean Zubelzu tabernaria ezagutzera. Honek Izaskungo ermita erakutsi dio, Ibarrakoen eta Tolosakoen artean gatazka sortzen duen eraikina.
Zuhaitzek Martzelino Zelaia ezagutu du, 86 urteko baserritarra, eta izan zuen istripu larria kontatu dio. Ondoren, Martzelinoren arreba Higini agertu da eta hizketaldi interesgarria izan dute hirurek batera baserriko terrazan.
Joxean Urruzola 'Txumitxa' piper-markaren jabea da, Ibarrako piperra lehen aldiz landatu zuen familiakoa. Urruzolak 'Ibarrako langostinoen' bitxikeriak kontatu dizkio Pagadiri.
Ibarra eremu gorrian sartu da eta barruan kontsumitu ahal izateko ordu zehatzak daude. Itxaso Calviño Denon Txokoa tabernaren arduraduna da eta eguna nolakoa izan den azaldu digu.
Ibarrako Joxe Mari Barriola harategian izan da Antton Telleria, Joxe Marik bezeroekin harremana euskaraz nola indartu duen ikusteko. Arigunea sortu dute.
Ibarrako Arane baserrian Ibarrako piperra kontsumitzeko beste era bat asmatu dute: Ibarrako piperrautsa. Nola egiten duten azaldu digu Olatz Izagirrek.
Zubelzu Piparrak enpresak saltzen dituen produktuez aritu da Pedro Zubelzu. Ibarrako piparrak saltzen hasi ziren, eta orain beste hainbat produktu ere salgai dituzte, tartean pipermin moussea.
Bixente Artolak 2011n 25. urteurrenagaitik izandako Tolosako Babarrunaren Lehiaketako txapela irabazi zuen, gonbidatu moduan ordura arte izandako beste txapeldunen aurka lehiatzen bazen ere.
Uzturre mendiaren magalean kokatzen da Izaskun auzoa, eta bertako baselizaren aldamenetik panoramika paregabeaz gozatu ahal dugu. Ondo baino hobeto daki hori Joxemari Barriola harakinak!
Giza proban zehar gorabeherak bizi izan dira probalekuan, izan ere, Elorrioko taldeko Aimarrek min hartu du beroketa lanetan ari zenean eta proba utzi behar izan du, Asier sartu delarik bere ordez.