Alardeek normaltasunez egin dute desfilea Hondarribiko egun handian, eta jaien historian lehen aldiz Kale Nagusian behera dantzan eta kantuan amaitu ahal izan du Jaizkibelek festa.
Beste aurrerapauso handi bat. Hondarribiko jaien historian lehen aldiz ikusi den irudia. Orain arte, herriko beste plaza batean amaitu behar izaten zuen ibilbidea Jaizkibel konpainiak, baina, aurten, Udalak Kale Nagusia jaisteko baimena eman die, eta normaltasunez bukatu ahal izan dute desfilea.
Alarde parekidearen aldeko mezua eman dute aho batez Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, Arartekoak, Emakundek eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek Hondarribira bidalitako ordezkari eta bozeramaileen bidez.
Nahia Salaberriak gurpil-aulkian desfilatu du alarde parekidearen aldeko Jaizkibel konpainiarekin. Desgaitasunak gorabehera, Hondarribiko Alardea guztiontzako festa dela erakutsi nahi izan du.
Aurreikusitakoa baino 20 minutu geroago hasi dira konpainiak desfilatzen. Hala ere, jai giroa nagusitu da Hondarribiko kaleetan, 1638an Frantziako Armadaren aurkako garaipena ospatzen duen Alarde egunean.
Konpainien elkargunea da Gernikako Arbola, baina alarde tradizionalekoek ez dute joan nahi izan. Dena dela, alarde parekidearen aldeko Jaizkibel konpainiakoei harrera egin diete zenbait agintarik.
Alarde parekideak eta tradizionalak ordutegi ezberdinetan desfilatuko dute gaur, bi elkarteen artean "akordiorik ez delako lortu". Igor Enparan alkateak "erantzukizuna" eskatu du "jaiegun alai, lasai eta parte-hartzaileak" bermatzeko.
Hondarribiko alardean gurpildun aulkian desfilatuko duen aurrenengoa da bera. Ohore handiz, jende askoren ordezkari sentitzen dela dio eta berditasunera bidean urrats garrantzitsua dela. Aurrenengoz Jaizkibelek konpainia gisa hartuko du parte Udalaren oniritziarekin eta pozik da bera pausoarekin.
Orain arte manifestazioa egiteko baimena eskatuta irten izan dira kaleetara. Hala ere, Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskainek adierazi du kanpotik begiratuta litekeena dela aldaketarik ez nabaritzea. Ostiralean elkartuko dira etorkizuneko erabakiak hartzeko.
Jaizkibel konpainiako ordezkariaren hitzetan, pauso bat lortu dute, baina asko falta zaie. Bestetik, konpainia inklusibo gisa, aurten Nahia Salaberria izango dute kantinera, gurpildun aulkian ibiltzen den emakumea.
Hiru urte daramatza gurpildun aulkian, trafiko-istripu larri eta ondorengo ebakuntza baten ostean. Zailtasunak gorabehera, irailaren 8an Jaizkibel konpainiarekin desfilatuko du, kantinera gisa.
Enparanek adierazi du desberdinen arteko akordio bat lortzeko helburuz egiten dituen ahaleginekiko erresistentzia handiak topatzen dituela eta proposatzen dituen urrats txikiek, momentuz, ez dituztela aldeak asetzen.
Bost ardatz dituen akordioa izenpetu dute. Hala nola, "herritarren partaidetzan oinarritutako gizartearen" eta "justizia soziala eta herritarren bizi baldintzak hobetzea helburu duen herri euskaldunaren" alde lan egitea adostu dute.
Gogor jo du Hondarribiko EAJren aurka, "konponbidearen aldeko keinurik ez egiteaz gain, ezberdin pentsatzen dutenen arteko zubi guztiak apurtu" nahi izan dituelakoan.
Lehen aldiz, Hondarribiko alkate batek (Igor Enparan) harrera egin dio Jaizkibel konpainiari. Hondarribiko EAJ ez da egon alarde parekideari egindako harreran; bai, ordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Maggie Bullen antropologo britaniarrak alardeari buruzko ikerketa egina du; Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekideko kide ere bada. Aurten herriko festen desfilean izan diren aldaketei buruz gogoeta utzi digu Faktoria albistegian.
Lehen aldiz egin diete harrera aurten alkateak eta EAJko diputatu nagusi batek alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainiari. Ez da protesta manifestaziorik izan, baina ikusle batzuk biratu egin dira konpainia parekidearen desfilea ez ikusteko.
Irailaren 8ko Alardearen bezperetan oharra kaleratu du Enparanek, Alardeko Musika Banda Elkarteak, alarde baztertzailearen alde bazkideei sinatuarazi nahi dien "erantzukizunpeko adierazpenak" eragindakoei bere babesa adierazteko.
Gaur bazkari batekin ospatu dute urteurrena, eta egunean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Alarde parekidearen alde egindako borroka goraipatzeko eguna da.
Hondarribiko Jaizkibel konpainia mistoak 25. urteurrena ospatu du. "Loratzen" lemapean jai-eguna dute gaur, alarde parekidea lortzeko bi hamarkada eta erdi horietan egindako borroka aldarrikatzeko helburuz. Oihana Etxeberrieta kapitaina Radio Euskadin izan da.
Goizeko 08:15ean, txalo zaparrada artean, sartu da Alarde parekidea Hondarribiko Kale Nagusian. Ibilbide guztia jai giroan egin dute, ez da plastiko beltzik izan eta berdintasunaren aldeko ihuak izan dira nagusi.
Aurtengo alardea berezia izan da Jaizkibel konpainiarentzat, 25 urte bete baititu. Gainerako konpainiek ordubete geroago egin dute euren desfilea, bi urteko etenaldiak ez baitu zatiketa hautsi.
Hondarribiak bere egun handia bizi du gaur. Eguna Jaizkiben Konpainiaren desfilearekin hasi da Hondarribiko kaleetan zehar. Milaka lagunen babesa jaso dute.
Aurtengoa urteurren berezia da Jaizkibel konpainiarentzat, 25 urte betetzen direlako lehenengoz emakumeak desfilatzen irten zirenetik. 1997an atera ziren aurrenekoz.
Aurten dira 25 urte Hondarribiko Alardean emakumeei eskopetari gisa desfilatzeko aukera ematen dien konpainia sortu zutela. Kapitainarekin izan gara festa handiaren bezperan azken 25 urteetako borrokaren balantzea egiteko, eta herrian sumatutako aldaketen berri jasotzeko.
Urte hauetan guztietan bizi izandako une oso gogorrek merezi izan dutela diote. Hogei bat izan ziren orduan, eta egun mila gizon eta emakume inguru dira. Alarde parekide eta bakarra aldarrikatzen jarraitzen dute. Horretarako argi daukate erakundeen inplikazioa eta elkarrizketa direla beharrezkoa.
25 urte dira emakumeak lehen aldiz desfilatzera atera zirela eta alarde parekidearen alde egin zutela. Horren inguruan hitz egin dugu Elena Etxebarrieta Jaizkibel konpainiako kapitainarekin.
Alardeak "orain duen formatuan" parte hartzeko prest dago konpainia parekidea, "auziari konponbidea emateko" helburuarekin. Jaizkibel Konpainiak 25 urtez aldarrikatu du desfile "bakar, parekide eta publikoa".
Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel konpainiako kidea, eta Julen Hernández, 'Aurrera egin badugu' dokumentalaren zuzendaria, 'Biba Zuek!' saioan izan dira. Ikus ezazu!
Alardearen afera oinarri hartuta, "Aurrera egin badugu" dokumentala aurkeztu du Hondarribiko Jaizkibel Konpainiak. Horren berri eman digu Julen Hernandez youtuberrak eta dokumentalaren zuzendariak.
ETB1 "Alardea" eskaintzen ari da urrian, "Hondar ahoak" suspense minisaila eskainiko du azaroan eta "Altsasu" Altsasuko gazteen auzian oinarritutako minisaila, abenduan.