#-eustat-#

1 / 9 Hurrengoa
EAEko etxeen % 90ek baino gehiagok dute Interneterako sarbidea

EAEko etxeen % 90ek baino gehiagok dute Interneterako sarbidea

Ehuneko hori % 98,4raino igotzen da gutxienez 16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat duten familien kasuan, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera.
Bizi-itxaropena EAEn 81,2 urtera igo da gizonezkoen kasuan, eta 86,6ra, emakumezkoenean

Bizi-itxaropena EAEn 81,2 urtera igo da gizonezkoen kasuan, eta 86,6ra, emakumezkoenean

Bizi-itxaropenak markak hautsi ditu Euskadin, eta Europar Batasunekoaren gainetik jarraitzen du.
EAEko ekonomia % 1,8 hazi da azken hiruhilekoan, iragarritakoa baino bi hamarren gehiago

EAEko ekonomia % 1,8 hazi da azken hiruhilekoan, iragarritakoa baino bi hamarren gehiago

Zerbitzuek eta Eraikuntzak izan dute bilakaera onena, % 2,2 eta % 1,5 igota; Industriak hazkunde apala izan du (% 0,7). Enplegu datuak positiboak dira, iazko epe berarekin alderatuta, % 1,6 hazi baita, eta 15.795 lanpostu sortu.
EAEko hotelek iazko udan baino % 2,6 turista atzerritar gehiago hartu dituzte aurtengoan

EAEko hotelek iazko udan baino % 2,6 turista atzerritar gehiago hartu dituzte aurtengoan

Udako hiru hilabeteotan 1,17 milioi turistak hartu dute ostatu EAEko hotel-establezimenduetan, eta gero eta handiagoa da atzerriko bisitarien portzentajea. Espainiako Estatutik etorritakoak, aldiz, ia % 3 egin dute behera.
EAEko BPGa % 4 eta enplegua % 0,3 hazi dira EAEn, 2024ko hirugarren hiruhilekoan

EAEko BPGa % 4 eta enplegua % 0,3 hazi dira EAEn, 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Eustaten azken txostenaren arabera, bereziki, zerbitzuen sektorean izandako bilakaeran oinarritzen da hazkundea.
3.400 langabe gutxiago daude Euskadin, eta langabezia-tasa % 7,1era jaitsi da hirugarren hiruhilekoan

3.400 langabe gutxiago daude Euskadin, eta langabezia-tasa % 7,1era jaitsi da hirugarren hiruhilekoan

4.500 landun gehiago zenbatu dira, eta, guztira, 997.100 landun daude, 1985etik izan den hiruhilekoko emaitzarik altuena.
Lehen hiruhilekoan 1.058 ezkontza izan dira EAEn, iaz epe berean baino % 2,8 gutxiago, eta ia denak zibilak

Lehen hiruhilekoan 1.058 ezkontza izan dira EAEn, iaz epe berean baino % 2,8 gutxiago, eta ia denak zibilak

Gipuzkoa izan da salbuespena, urtarriletik martxora iaz baino % 3,5 ezkontza gehiago erregistratu baitira.
Abuztuan iaz baino % 3,6 turista gehiago izan dira EAEko hoteletan; erdiak baino gehiago, atzerritarrak

Abuztuan iaz baino % 3,6 turista gehiago izan dira EAEko hoteletan; erdiak baino gehiago, atzerritarrak

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 911.049 gaualdi zenbatu dituzte aurtengo abuztuan. Gainera, iazko abuztuarekin alderatuta, gaualdiak % 1,6 igo dira.
Iaz, 204 pertsonak egin zuten euren buruaz beste Hego Euskal Herrian

Iaz, 204 pertsonak egin zuten euren buruaz beste Hego Euskal Herrian

Gaur da suizidioa prebenitzeko nazioarteko eguna. Izan ere, pentsamendu suizidei aurrea hartzea funtsezkoa da. Europar Batasunean, gazteen artean suizidioa da lehen heriotza eragilea.
Albiste izango dira: Zupiria-Marlaska bilera, Sanchez-Aragones batzarra eta EAEko turismoari buruzko datuak

Albiste izango dira: Zupiria-Marlaska bilera, Sanchez-Aragones batzarra eta EAEko turismoari buruzko datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
BPGa % 0,4 hazi da EAEn bigarren hiruhilekoan, eta enplegua % 0,6

BPGa % 0,4 hazi da EAEn bigarren hiruhilekoan, eta enplegua % 0,6

Eustaten kalkuluen arabera, aurreko urteko aldi beraren aldean hazkundea % 1,8koa izan da bi kasuetan.
30 urtetik beherako gazteen okupazio-tasa azken 14 urteetako altuena izan da

30 urtetik beherako gazteen okupazio-tasa azken 14 urteetako altuena izan da

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 46,5 lanean aritu da 2024ko bigarren hiruhilekoan, 2010ekoekin alderatuta, 2,1 puntu gehiago.
Langabezia % 7,5era jaitsi da EAEn bigarren hiruhilekoan eta 80.100 langabe daude, 4.500 gutxiago

Langabezia % 7,5era jaitsi da EAEn bigarren hiruhilekoan eta 80.100 langabe daude, 4.500 gutxiago

Datu horiek 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasak soilik hamarren bat egin du behera, % 7,6tik % 7,5era.
Adinez nagusi diren EAEko biztanleen erdia ezkonduta edo bikote gisa erregistratutako dago

Adinez nagusi diren EAEko biztanleen erdia ezkonduta edo bikote gisa erregistratutako dago

Gizonak baino emakume gehiago daude alargunduta eta dibortziatuta, Eustaten azken txostenaren arabera, eta aipatzekoa da ezkongabeen ehunekoa handiagoa dela hiriburuetan.
Familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu Eustatek

Familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu Eustatek

Urtero bezala, Eustatek 2023ko familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu. EAEko etxeetako etxeko batez besteko gastuetan oinarritutako datuak dira hauek.

Hiru landunetik batek lana eta familia uztartzeko zailtasun handiak ditu Euskadin

Hiru landunetik batek lana eta familia uztartzeko zailtasun handiak ditu Euskadin

Gizonek eta emakumeek zaintzan eta etxeko lanetan ematen duten eguneko denboraren arteko aldeak gutxieneko balioak lortu ditu 2023an, nahiz eta oraindik ere emakumeak izan alderdi horietan denbora gehien ematen dutenak.
Euskal herritarrak pozik daude euren bizimoduarekin: 7,3ko nota jarri diote

Euskal herritarrak pozik daude euren bizimoduarekin: 7,3ko nota jarri diote

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek 7,3ko nota jarri diote bizitzarekiko gogobetetzeari, zerotik hamarrera bitarteko eskalan, Eustatek egindako inkestaren arabera. Aurreko txostena 2018an egin zuten, eta orduan herritarrek 7,5ko puntuazioa eman zioten euren bizitzei. 
EAEko Barne Produktu Gordina % 1,7 hazi da lehen hiruhilekoan, eta 19.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

EAEko Barne Produktu Gordina % 1,7 hazi da lehen hiruhilekoan, eta 19.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

2023ko laugarren hiruhilekotik 2024ko lehen hiruhilekora, BPGak % 0,6 egin du gora, eta enpleguak, berriz, % 0,5.
EAEko genero berdintasunaren indizea 74,5 punturaino igo da

EAEko genero berdintasunaren indizea 74,5 punturaino igo da

2021eko azken datuen arabera, EBko batezbestekoaren gainetik geratu da EAE, baina Espainiako eta Frantziako Estatuen indizeen azpitik. Adierazle horrek berdintasunaren alorrean sei arlotan (Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna) egindako aurrerapauso sozialak neurtzen ditu.
EAEko ostalaritzak inoizko datu onenak eskuratu zituen 2022an

EAEko ostalaritzak inoizko datu onenak eskuratu zituen 2022an

Hotelak, ostatuak, jatetxeak eta tabernak barne hartzen dituen sektoreak gora egin zuen langile kopuruan, 2021ean baino % 5,5 gehiago, zein negozio zifran (% 25,7).
Heriotzak % 7,8 jaitsi ziren EAEn 2023an

Heriotzak % 7,8 jaitsi ziren EAEn 2023an

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan da Euskadin: 22 310 heriotza eta 8889 jaiotza. Heriotzetatik 35 urtebetetik beherakoak izan ziren, eta 440, berriz, 100 urtetik gorakoak. Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren.
Jaiotzak % 1,6 jaitsi ziren Euskadin 2023an

Jaiotzak % 1,6 jaitsi ziren Euskadin 2023an

Urteko azken hiruhilekoan 3.465 jaiotza izan ziren EAEn, % 0,1 gutxiago, azken urteetako beheranzko joerari jarraipena emanez.
Apartamentu turistikoetako sarrerak % 49,1 igo dira martxoan Euskadin

Apartamentu turistikoetako sarrerak % 49,1 igo dira martxoan Euskadin

Bestalde, 12.199 sarrera erregistratu ziren landa-ostatuetan, aurreko urteko hil berean baino % 12,7 gehiago.
EAEko BPGa % 0,5 hazi zen 2024ko lehen hiruhilekoan

EAEko BPGa % 0,5 hazi zen 2024ko lehen hiruhilekoan

2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGren hazkundea % 1,6koa izan da. Datorren ekainaren 7an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen banakatuak argitaratuko ditu.
Langabezia tasa % 7,9ra igo da lehen hiruhilekoan EAEn

Langabezia tasa % 7,9ra igo da lehen hiruhilekoan EAEn

Hala ere, azken urtebeteko datuei erreparatuta, 17.800 landun gehiago izan dira, eta langabezia tasak ehuneko puntu bat egin du behera, % 8,9tik % 7,9ra.
EAEko industriaren negozio-zifra % 27 hazi zen 2022an, eta balio erantsia % 15 baino gehiago

EAEko industriaren negozio-zifra % 27 hazi zen 2022an, eta balio erantsia % 15 baino gehiago

Inbertsioa % 39,8 hazi zen, 2.500 milioitik gora egin baitzuen 2009tik lehen aldiz.
Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

2022ari dagokion Berrikuntzaren Inkestaren arabera, Gipuzkoako eskualde horretan enpresen % 42,1ek dute berrikuntza egiten duten 10 langile edo gehiago. Hiriburuan % 37koa da ehuneko hori.
EAEn 2022an izandako ospitaleratzeen % 16 zentro pribatuetan egin ziren

EAEn 2022an izandako ospitaleratzeen % 16 zentro pribatuetan egin ziren

Eustatek emandako datuen arabera, % 4,1 gehitu zen ospitaleratzeen kopurua. Batez ere, arnas aparatuko arazoek eragindakoek egin zuten gora.
Etxebizitza turistikoetako egonaldiak, gora: otsailean % 23 igo ziren sarrerak

Etxebizitza turistikoetako egonaldiak, gora: otsailean % 23 igo ziren sarrerak

Plazen % 30 izan zituzten beteta aurreko hilabetean, Eustaten arabera. Aipatzekoa da partikularrek kudeatutako etxebizitzak ez direla sailkapen honetan sartzen. Ifrentzuan, landa-ostatuetako sarrerak % 3,4 gutxitu ziren.
Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiak % 4,4 igo ziren otsailean

Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiak % 4,4 igo ziren otsailean

Opor garaian kenduta, sektoreak hazteko duen joera erakusten dute datuok. Sarreren herena atzerritik etorri dira, iazko sasoi berean baino % 8 gehiago.
EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago

EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago

Euskal Autonomia Erkidegoko zerga guztien % 6,7 ingurumenari lotutakoak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
EAEko Barne Produktu Gordina % 1,8 hazi zen iaz, eta enplegua, % 1,7

EAEko Barne Produktu Gordina % 1,8 hazi zen iaz, eta enplegua, % 1,7

Halaber, aurreko urteko datuekin alderatuta, 16.508 lanpostu gehiago sortu ziren 2023an.
Euskal industriak produkzioari eutsi dio eta % 0,3ko igoera txikiarekin itxi du 2023a

Euskal industriak produkzioari eutsi dio eta % 0,3ko igoera txikiarekin itxi du 2023a

Lurraldeka, igoera % 0,6koa izan zen Araban eta % 0,5ekoa Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, beherakada txiki bat izan da, % 0,1ekoa.
Jaiotza kopuruak jaisten jarraitzen du EAEn: iazko hirugarren hiruhilekoan % 3,2 haur gutxiago jaio ziren

Jaiotza kopuruak jaisten jarraitzen du EAEn: iazko hirugarren hiruhilekoan % 3,2 haur gutxiago jaio ziren

Eustatek zabaldu dituen datuen arabera, 2023ko udan ama izan ziren emakumeen erdia ezkondu gabe zeuden, eta herenak atzerriko nazionalitatea zuen.
Ia % 25 turista gehiago zenbatu dituzte EAEko apartamentu turistikoetan, 2023an

Ia % 25 turista gehiago zenbatu dituzte EAEko apartamentu turistikoetan, 2023an

Landetxeen kasuan, berriz, sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira. Gainera, atzerritarren gaualdi kopurua nabarmen hazi da bai apartamentu turistikoetan (% 26,5) eta landetxeetan (% 16,4).
EAEko turismoak 2022ko zenbakiak hobetu ditu 2023an, eta hoteletan izandako sarrerak % 10 hazi dira

EAEko turismoak 2022ko zenbakiak hobetu ditu 2023an, eta hoteletan izandako sarrerak % 10 hazi dira

Halaber, gaualdi kopurua % 12 igo da 2022ko datuekin alderatuta.
Jaurlaritzak uste du BPGaren hazkundea are garrantzitsuagoa dela zailtasun ekonomikoak kontuan izanda

Jaurlaritzak uste du BPGaren hazkundea "are garrantzitsuagoa" dela "zailtasun ekonomikoak" kontuan izanda

Gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi duenez, Eustaten datuek erakusten dute euskal ekonomiaren hiru sektore garrantzitsuenek beren balio erantsia handitu dutela. Horrenbestez, hazkundea "orokorra" izan da, alegia, ez du jarduera baten edo bestearen momentu jakin on batek baldintzatu.
Langabezia % 7ra jaitsi da EAEn, 2008tik izan den mailarik baxuenera

Langabezia % 7ra jaitsi da EAEn, 2008tik izan den mailarik baxuenera

EAEko langabezia-tasa % 7ra jaitsi dela jakinarazi du gaur Eustatek. 2008tik izan den mailarik baxuena da.
Bizi itxaropena txikitu egin da EAEn 2022an, 2017ko mailan kokatzeraino

Bizi itxaropena txikitu egin da EAEn 2022an, 2017ko mailan kokatzeraino

80,5 urteko bizi itxaropena dute gizonek —urtebete lehenago baino bi hamarren gutxiago— eta 86,1ekoa emakumeek —2021ean baino hiru hamarren gutxiago—. Covid-19aren pandemiak eta 2022ko bero boladak zerikusia izan dute horretan.
EAEko BPG eta enplegua % 1,6 hazi ziren aurreko udan

EAEko BPG eta enplegua % 1,6 hazi ziren aurreko udan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, soilik % 0,2ko hazkundea izan zuen BPGk, pandemiatik izan den hiruhileko arteko datu okerrenetako bat.
1 / 9 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena