18:05

Futbola

Larunbatean, 21:30ean

Catalunya eta Euskal selekzioa, nor baino nor gehiago, Camp Noun

Agentziak | Erredakzioa

Gizonezkoen taldeek, goi-mailako jokalariekin, 21:30ean jokatuko dute. Emakumezkoenak, berriz, 18:45ean. Bi neurketak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Catalunyak eta Euskal selekzioak indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan, Camp Nou zelaian, 21:30etatik aurrera. Duela urtebete, bi taldeek bana egin zuten San Mamesen.

Historian jokatzen duten 12. neurketa izango da larunbatekoa; lehenengoa duela 100 urte jokatu zuten. Orotara, euskal selekzioak emaitza hobeak lortu ditu: bost garaipen, bost berdinketa eta porrot bakarra jaso dute euskal jokalariek.

Gizonezkoen partidaren aurretik emakumezkoak lehiatuko dira, 18:45etatik aurrera, Miniestadin.

Bi norgehiagokak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Denbora gutxian hiru partida jokatu dituzte Catalunyak eta Euskal selekzioak. Lehenengoa, 2007an, bana amaitu zen, iazkoa bezala.

Hautatzaileek goi-mailako jokalariak deitu dituzte, Ingalaterrako ligan ari direnak kenduta.

Euskal selekzioaren deialdia:

Aritz Aduriz, Gorka Iraizoz, Eneko Boveda, Xabi Etxeita, Mikel Balenziaga, Mikel San José, Mikel Rico, Javi Eraso, Markel Susaeta,  Iker Muniain (Athletic). Imanol Agirretxe, Jon Ansotegi, Yuri Berchiche, Markel Bergara, Asier Illarramendi, Iñigo Martínez eta Xabi Prieto (Reala). Ander Capa eta Asier Riesgo (Eibar), Gaizka Toquero (Alaves). Roberto Torres (Osasuna). Jon Aurtenetxe (Tenerife).

Convocatoria de Catalunya:

Gerard Piqué, Sergio Busquets, Masip, Aleix Vidal, Bartra, Alba, Sergi Roberto (Bartzelona). Pau López, Victor Álvarez, Joan Jordán eta Gerard Moreno (Espanyol).  Álvaro Vázquez eta Víctor Rodríguez (Getafe). Piti eta Javi Márquez (Granada). Alberto de la Bella (Reala). Montoya (Inter). Dídac Vilà (AEK Atenas). David López (Napoli). Joan Verdú (Fiorentina). Segio García (Al-Rayyan). Keita Baldé (Lazio).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    20 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Ezkurdia vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena