Antolatzaileek programatutako 150 jarduera baino gehiagotan "parte-hartze oso handia" izan dela azpimarratu dute, baita Opengunera jende asko etorri dela ere.
Bilbao Exhibition Centrerrek Euskal Encounterren 32. edizioa hartuko du uztailaren 28ra arte. Internetera konektatutako 4.000 ordenagailu baino gehiago izango ditu eta 150 proposamen baino gehiagoko jarduera-programa bat izango du.
Bihartik aurrera Euskal Encounterreko ekitaldi guztiez gozatu ahal izango dute. Birtualki bakarrik ezagutzen diren lagun birtual askoren topagunea da, eta BECen ehunka jarduera partekatzeko aukera izango dute.
150 ekintza baino gehiago antolatu dira BECen ospatuko den Euskal Encounterrerako. Uztailaren 22tik 25era iraungo du eta bertan, beste batzuen artean, Cosplay lehiaketak eta enpresek aurkeztutako produktu eta zerbitzuak ikusteko aukera egongo da.
30. edizioa amaitu da gaur 17:00etan, hiru egun interesgarri eta biziren ostean. Pandemiaren ostean topalekuak formatu originala berreskuratu du, eta milaka lagun bildu ditu 34.000 metro karratutan.
Topaketak sormen digitala, software librea, hardwarea eta bideo-jokoak bilduko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu. Gainera, hitzaldiak eta tailerrak izango dira hainbat gaien inguruan, horien artean, metabertsoa, errealitate areagotua eta adimen artifiziala.
BECen, gau luzearen ostean, Euskal Encounter ari da erritmoa hartzen bigarren egun honetan. Online jokatzeaz gain, parte hartzaileek jarduera ugari dituzte egiteko. Besteak beste, 'cosplay' desfile koloretsua egin dute.
Lau egun iraungo duen makro topaketa teknologiko honetan 300 jarduera baino gehiago eskainiko dira. 3.000 ordenagailu eta 5.000 pertsonak hartuko dute parte 30. edizio honetan.
Berehala sartuko da indarrean gaur aurkeztu duten protokoloa. Datorren astean BECen bertan egingo den Euskal Encounterra izango delako gida hau aplikatzen lehena.
Hitzaldiez, tailerrez eta bideojokoez gozatzeko aukera dute aurten parte-hartzaileek. Azken unera arte gozatuko dute, segurtasun neurriak indartu dituzten arren.
Informatikaren eta Interneten euskal hitzordu handia da. Aurtengo edizioa presentziala da, baina aforo txikiarekin; edukiera guztiaren % 10ekin, hain zuzen.
Informatikaren eta teknologia berrien zaleek pozik itzali dituzte ordenagailuak, azken lau egunetan hamaika ekintzetan parte hartzeko aukera izan ostean.
Zibersegurtasuna eta Interneten bidez zuzenean ematen diren programak dira aurtengo gai nagusiak. 5.000 ordenagailu baino gehiago eskaini dituzte, segundoko 60 gigako abiaduran.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Gipuzkoako informatika-jaialdiak "jendea erakartzeko gaitasun handia erakutsi du, sarrerak "2,1 segundotan agortu baitziren".
Aurtengo hitzorduak segurtasun informatikoa izango du ardatz nagusi, eta arriskuak nola ekidin ikasteko doako hitzaldi eta tailerrak ere izango dira martxoaren 22tik 24ra bitartean.
5.000 ordenagailu baino gehiago segundoko 60 gigabiteko abiaduran nabigatzen ari dira dagoeneko. Euskal Encounterrak Barakaldoko BECen 50.600 metro karratu hartuko ditu datozen lau egunetan.
Topaketak ostegun honetan ireki ditu ateak, eta lau egunetan 8.000 parte hartzaile eta milaka bisitari espero dituzte bertan. Aurtengo gai nagusia zibersegurtasuna da.
Encounterrek "marka guztiak" hautsiko ditu aurtengo edizioarekin, 50.600 metro koadro hartuko ditu "dibertsioari eta teknologiaren ezagutzaren zabalpenari eskainita".
Euskal Encounterren 25. edizioan 8.000 lagun inguru batu dira, hauetariko askok bideo-joko zaleak dira eta egunotan antolatzen diren, gutxienez, 20 lehiaketetan hartzen dute parte.
Topaketak zazpi San Mamesen azalera izango du, baita 5.024 ordenagailu eta konexiorako 40 GB ere. Errealitate birtualaz, 360ºko zineaz eta 3D inprimagailuez gozatu ahal izango da, besteak beste.
Gaurtik hasita eta igandera arte, mila pertsona baino gehiago bilduko dira Gasteizko Iradier Arena aretoan. Bertaratzen direnek segundoko hamar gigabiteko konexio-abiadura izango dute.