Kaltetuek isun horien zenbatekoa erreklamatu dezakete, baina Olga Rodríguez abokatuaren arabera, Etxebarriko Udalak ofizioz jardun beharko luke. Ustez hiru delitu egiteagatik epaitu dezakete: dokumentuak faltsutzea, funtzio publikoaren usurpazioa, eta armak legez kanpo edukitzea.
Atxiloketa guztiak legez kanpokoak dira, eta, berez, bertan behera geratuko lirateke. Era berean, hiru urte horietan ezarritako isunak baliogabetuta geratu dira, eta herritarrei dirua itzuli beharko zaie.
Udaltzaingoan sartu zen barneko lan-poltsa baten bidez, ez zen Arkautin egon. Udalak udaltzain "faltsuaren" aurka salaketa jarri du. Udaltzainak, bestalde, kaleratzearen kontra helegitea jarri du. Alkatearen hitzetan, Udalak ez du curriculumean aurkeztutako agiriak "egiaztatzeko betebeharrik".
Metro Bilbaok iragarri duenez, hiru orduz, trenak bide beretik joan dira Bolueta eta Etxebarri geltokien artean, eta horrek sare osoari eragin dio. 16:15 inguruan, konpondutzat eman dute arazoa.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Etxebarriko (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eraikin berria bisitatu du. Irailean irekiko ditu ateak, eta hamar milioi euro inbertitu dira bertan.
San Antonioko jaiak ospatzen ari den udalerrian sexu-erasoa egin diotela salatu du larunbatean emakume batek. San Antonioko Jai Batzordeak, txosnek eta Etxebarriko Udalak elkarretaratzea deitu dute gaur, 17:00etan.
Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da goizean goizetik. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe.
Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.
Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda dago eta Basauriko geltokia itxita dago 09:00etatik. Arazo tekniko horien ondorioz, atzerapenak gertatzen ari dira hiriko gainerako zerbitzuetan.
Enekoren eta Oierren txokolatezko euskal pastelak izan dira azken desafioko onenak eta Edurena eta Ibairena, okerrenak. Eduk dio plazer handia izan dela saioan lehian aritzea eta asko ikasi duela. Aurrerantzean ere lanean jarraituko du onenen artean egon arte.
Urtarrilaren 13tik aurrera, 05:45ean abiatuko da lehendabiziko trena Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko da lanegunetan, hiru minututik bi minutu eta erdira.
Julen Alberdi "Txikia IV.a"k irabazi du Etxebarrin jokatu den Urrezko Aizkolarien Txapeldunen txapelketako finala. Iker Vicente izan da bigarren eta Bihurrik osatu du podiuma.
Kazetaria, komunikatzailea, magoa eta aktorea da Eleder Iglesias. Alain gisa ezagutzen dugu "Goazen" telesailean eta horri buruz hitz egingo dugu, beste lan guzien artean.
20 taldeko 120 txirrindularik maila goreneko proba jokatuko dute hiru etapatan, euskal lurralde bakoitzeko bat; lehena Bizkaian, bigarrena Araban eta hirugarrena Gipuzkoan.
Enpresako zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazioa hitzartu du sei hilabeterako, Etxebarriko eta Lesakako lantegietan 7.000 pertsona ingururi eragingo diena.
Binakako ligaxkako 9. jardunaldian Irribarriak eta Iosu Eskirozek Elordi eta Mariezkurrenaren ordezko moduan jokatu dute eta eman zieten aukera aprobetxatuz, lana oso ondo burutu dute.
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
Etxebarrikoak galdu egin du Molinaren aurkako borrokaldia, eta ezin izan du berritu pisu superaineko titulua. Epaileek aho batez erabaki dute Malagakoa izan dela irabazlea, puntuetara.
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
Elikagai soberakinei bigarren bizitza bat eman nahi die, eta horretarako ikastetxeko jantokian soberan gelditzen diren elikagaiak hartu eta vending makina batean jarri dituzte doan hartzeko.
Etxebarriko BHIko bigarren eta hirugarren mailako ikasleek egunero jantokiko soberakinak ontziratu eta hurrengo egunean hozkailu kolektibora eramaten dituzte. Tupperrak doakoak dira eta edonork har ditzake, beraz, jasangarritasuna eta elkarkidetza sustatzen duen proiektua sortu dute.
21 edukiontzi erre dituzte larunbat goizaldean Bizkaiko udalerri horretan. Suhiltzaileek itzali dituzte suak, eta ez dute kalterik eragin gainerako hiri-altzarietan zein ondasun partikularretan.
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).