Josu Etxaburu bozeramaileak Euskadi Irratiari aurreratu dio maiatzerako mendi ibilbide bat prestatzen ari direla. "Egindako lan oparoa elkarri aitortzeko eguna da gaurkoa", erantsi du.
Txirrindulariek lau mendate gainditu beharko dituzte 63. Euskal Herriko laugarren etapan, horietako bi jardunaldiko azken 30 kilometroetan. Araban jokatuko dituzte etapako kilometro gehienak.
Nafarrak hirugarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketa. Lekeition, Urrutikoetxearen aurka jokatutako atarikoan, Bakaikoa galtzen hasi da, baina lehenengo atsedenaldirako 8 eta 12 jarri da aurretik.
Lasterketaren 63. edizioa Irunen aurkeztu dute. Apirilaren 1a eta 6a bitartean jokatuko da, munduko txirrindulari onenak ikusi ahalko dira euskal errepideetan, eta EITB Mediak zuzenean eskainiko ditu etapa guztiak.
63. Itzuliko etaparik luzeena da, eta sei mendate puntuagarri izango ditu. Lasterketa Lapurdin hasiko da, eta Hego Euskal herrira bueltatu, Nafarroara; jardunaldiko zati bat Gipuzkoan jokatuko dute.
Itzulia apirilaren 1ean hasi eta hilaren 6an amaituko da, Irunen izango du aurreneko etapa, erlojupeko bat, eta, ohi bezala, Eibarren bukatuko da. Bigarren etapa, Irun-Kanbo, Lapurdin eta Nafarroa Beherean jokatuko dute ia osorik, eta hirugarren etapa Ezpeletan abiatuko da.
51 urteko altsasuar bat zendu da gaur Etxarri Aranatzeko Omnia enpresan, makina batek harrapatuta. Atzo, beste behargin bat hil zen Cintruenigon, 15 metroko altueratik jausita.
Andra Mari ikastolatik "oso eskertuta" agertu dira igande honetan Nafarroa Oinez-en jaso duten babesagatik. Jaiak "orokorrean inpresio ona" uztzi duela nabarmendu dute eta "aipatzeko moduko gorabeherarik gabe" joan dela eguna. Zangozako Ikastolak jaso du Nafarroa Oinez lekukoa.
Eguraldia lagun, hiru kilometroko ibilbidean antolatutako egitarauaz gozatu dute, "Hotsein!" lemapean. Andra Mari ikastolak antolatu du aurtengo hitzordua.
Nafarroako ikastolen jaia euskararen aldeko aldarrikapenen aldekoa ere bada. EITBren medioek Nafarroa Oinez jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.
Igandean, 2023ko Nafarroa Oinez ospatuko da Etxarri Aranatzen, eta aurtengo edizioak izango dituen berrikuntza eta ekitaldi desberdinak izan ditugu hizpide gaurko bi gonbidatuekin: Ion Barbarin eta Oihane Uribetxeberria.
Datorren igandean, urriak 8k, Etxarri Aranazek hartuko du Nafarroako ikastolen aldeko festa handia, "Hotsein" lelopean. Gozatzeko eguna izateaz gain, aldarrikapenak zabaltzeko eguna ere badela gogoratu dute Andra Mari Ikastolako ordezkariek.
Aurreko urteko irailean sortu zuten "Zelanda" musika talde berria. Lan askoren ondoren, disko berriarekin datoz aurten eta horri buruz arituko zaigu Fran Urias taldekidea. (Elkarrizketa osoa Nahieranen)
“Sakana euskararen arnasgune” dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta “belaunaldiz belaunaldi jende anitzek egindako ahaleginari esker” ikastolak bizi-bizirik jarraitzen duela.
Bizikleta itzulia Etxarri Aranatzen abiatu zen, eta, egunotan, hainbat euskal herri eta hiri zeharkatu ditu. Sarek ekitaldia antolatu du igande honetarako Gipuzkoako hiriburuan.
Etxarri-Aranazko "San Donato" eskolan "Punttuka" proiektua ezagutu dugu;irakurtzen eta idazten ikasteko metodo aitzindaria landu du Nafarroako hezkuntza bereziko baliabideen zentroko ikusmen taldeak. Praktikan jarri dugu ikusmen urritasuna duen Aitor Laplaza ikaslearekin.
Aaron Arbizu Etxarri-Aranatzeko atzelariari debut profesionala egiteko garaia iritsi zaio. Apirilaren 8an, ostiralean, Joseba Ezurdiarekin batera, Victor-Zabaleta bikotearen aurka lehiatuko da, Irurtzungo BI Aizpe frontoian.
Asko dira udaberriari ongi etorria eman nahi izan dioten pertsonak. Gure erabiltzaileak ere kalera atera dira udaberriak lehen asteburu honetan ekarri digun eguraldi ona aprobetxatzera. Hauek dira EITB Mediari bidalitako argazkiak.
Aaron Arbizuk debuta egingo du profesional mailan, apirilaren 8an, Irurtzungo BI Aizpe frontoian. Nafarroako atzelariak Joseba Ezkurdiarekin osatuko du bikotea. Elordi eta Martija izango dituzte aurkari.
Nafarroako atzelariak bi urterako kontratua sinatu du Aspe Pelotarekin. Martxoa amaieran edo apirilaren hasieran egingo du debuta profesional mailan Etxarri-Aranatzekoak.
Mulu Kinfe Etiopiako txirrindularia ezagutu dugu. Bizitza oso zaila izan du Muluk eta, egun, Egoi Martinez txirrindulari-ohiak hartu du Etxarri Aranatzeko etxean, etorkizunean berriz ere tropelera itzultzeko asmoz.
Abenduaren 12an, igandean, Mulu Kinferi buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu ETB1eko Helmuga saioan. Etxarrin bizi da, Egoi Martinez du ordezkari, eta hainbat ezbehar pasatu ditu. Txirrindulari profesionala izatea du amets.
Zenbatutako 434 kasuetatik 126 Iruñeari dagozkio, eta Txantrea eta II. Zabalgunea auzoak dira kaltetuenak, 18 eta 17 positibo atzeman baitituzte bertan, hurrenez hurren. Lizarran 19 kutsatze izan dira.
459 positibo berri atzeman dituzte, bezperan baino 20 gehiago. Gauerditik indarrean daude kanpoaldean 10 pertsona baino gehiago biltzeko debekua eta herri bazkariak, kalejirak eta entzierroak galarazten duena.
Bigarren egunez egin dute behera positiboek, zortzi egunez goranzko joeran izan ostean. Bezperan baino 156 kasu gutxiago eta ostegunean baino 287 gutxiago dira atzo zenbatutako kasuak.
Iruñea, Zizur Nagusia eta Barañain dira kasu berri gehien agertu diren udalerriak. Atzo 3.440 proba diagnostiko egin zituzten, eta % 14,3k eman zuten positibo.