"Negoziorik ez gure bizitzekin!" lelopean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak soldata arrakala, lan feminizatuak eta "lan-baldintza prekarioak" salatu ditu, baita inolako aitortzarik gabeko zaintza-lanak ere.
Milaka lagunek jai-giroan ospatu dituzte feminismoaren aurrerabideak, eta elkar harturik aldarrikatu dute M8 honen ardatz izan den zaintza sistema publiko baten beharra. Halaber, gogoan izan dituzte indarkeria matxistaren biktimak, bai eta palestinarrak jasaten ari diren genozidioa ere.
Aurten, zaintza-sistema publiko, komunitario eta duina da Euskal Herriko Mugimendu Feministaren (EHMF) eskaeren ardatz, iazko martxoaren 8ko eta azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorreko eskakizunen ildotik.
Zaintza sistema publiko eta duina aldarrikatu, emakumeen kontrako indarkeria salatu eta soldata arrakala amaitzea izan dituzte aldarri, besteak beste, Donostian martxoaren 8an. Antiguako tuneletik aterata, Kontxako badia zeharkatu du manifestazioak, eta Donostiako erdigunetik Boulevardera iritsi da.
Manifestariek alderdi politikoen eta Eliza katolikoa bezalako botereen "hipokrisia" eta "itxurakeria hutsa" kritikatu dituzte, euren feminismoak "ez dituelako ordezkatzen".
Emakumeen Nazioarteko Egunean Ana Galarraga zientzia komunikatzailearekin egon gara. Emakumeek zientzian bizi duten egoeraz hitz egin digu eguneko errezeta egiten dugun bitartean.
Emakumeen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta gonbidatu ditugu Kontxi Rebollo, Itziar Gandarias eta Aintzane Ariztegi, feminismoan militatzen ari diren hiru belaunaldi
Satse erizainen sindikatuaren kalkuluen arabera, profesional horien % 85 emakumeak dira. Salatzen dutenez, ez dagokien kalifikazio profesionalean urteak daramatzaten profesionalak dira, eta ezin dute kristalezko sabaia hautsi kudeaketa-postu altuetan sartzeko eta ekipoak eta proiektuak gidatzeko.
Berdintasunaren aldeko, indarkeria matxistaren aurkako eta emakume palestinarrekiko elkartasunaren aldeko aldarrikapenak entzungo dira ostiral honetan Euskal Herriko kaleetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
Aurrerapenak aurrerapen, M8a aldarrietarako eguna da gaur gaurkoz, ospakizunerako baino; gizon eta emakumeen berdintasun erreala, emakumeen aurkako indarkeriarik eza, zaintza-sistemaren hutsuneak konpontzea eta emakumeen ahalduntzea, egitate barik, helburu eta aldarri baitira 2024 honetan oraindik.
Martxoaren 8aren bezperan, Bizkaiko emakume suhiltzaileekin izan gara. Egunerokoan indar hutsa baino gehiago erabili behar dutela gogoratu dute. Emakume suhiltzaileen gaineko estereotipoak oraindik ere badaudela kritikatzen dute.
Martxoaren 8ak ematen duenaren inguruan berri emango da EITBko albistegi eta programetan zuzeneko, elkarrizketa eta eduki berezien bitartez. Gainera, M8rako EITBk sortutako ikus-entzunezko irudia ikusgai egongo da Bilboko egoitzako kanpoko pantailan eta ETBko emisioetan.
Bizkaiko Batzar Nagusiek erakusketa bat inauguratu dute, XVI. mendetik euskal portuetan lan egin zuten emakume zamaketariak gogoratzeko eta omentzeko. Tokiko ekonomia garatzeko ezinbestekoak izan ziren, eta gizonen antzeko soldatak kobratzera iritsi ziren.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako aldarriak azaldu ditu gaur prentsaurrekoan, egun horretarako manifestazioak iragartzeaz gain. Egungo zaintza sistema eta indarkeria matxista salatzeaz gain, Palestinako emakumeei "elkartasun eta maitasun" mezua helarazi nahi izan diete.
Miren Elgarresta zuzendariak esan du "Zuetaz harro" kanpainarekin "emakume zaharrak balore negatiboekin lotzen dituzten estereotipoak" apurtu nahi dituztela.
Kanpainaren protagonista lau emakume dira, eta bakoitzak aurreko belaunaldietan egindako ekarpena erakusten dute. Kanpainak txalotu egiten du ekarpen hori, haien eskubideak nabarmen mugatu dituztelako eta, hain zuzen ere, horregatik bihurtu direlako ahalduntzeko eragile.
Gasteizen egindako bilera batean, zaintza eta garbiketa lanetan diharduten langileak dituzten enpresei eta partikularrei greba eskubideaz "jabetzeko" eskatu diete, eta greba egiten duten langileak "ez zigortzeko".
Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzak uste du Emakunderen proposamena aintzat hartzeak administrazio-prozedura bat hastea ekarriko lukeela, eta horretarako ez dagoela denborarik.
Eider Garaikoetxea kazetariak hiru gonbidatu izan ditu: Berezi Fernandez Gazteako kazetaria, Ane Acebo dantzari eta koreografoa eta Leire Vargas idazlea.
Arratsaldeko lehen mobilizazioa Donostian abiatu da, 18:30ean; ordu erdi geroago Gasteizkoa hasi da; 19:30ean Bilbokoa; eta kaleak hartzen azkena Iruñekoa izan da, 20:00etan.
Hamarka mila emakume kalera atera dira berriz Euskal Herrian berdintasuna aldarrikatzeko. Zaintza erdigunean jarri dute aurten, eta soldata eta pentsio arrakalak ere salatu dituzte.
Ilazki Gainza eta Nerea Uria Emari APP jokoaren berri ematen izan dira "Hitzokei" saioan. Kalaka kooperatibako kideak dira biak, eta proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigute. Emakume erreferenteak egunerokoan txertatzeko modu erraza iruditu zaie jolasa sortzea.
Zaintza eskubide unibertsalaren aldeko greba bat deituko duela iragarri du Euskal Herriko Mugimendu Feminista. Ikasle Sindikatuak deituta, 'Bai bakarrik da bai' legearen erreformarekin "gerra aldarrikatzea" leporatu diete milaka ikaslek PSOEri, PPri, Voxi eta EAJri .
Emakumez osatutako taldea da Mungia Errugbi Taldea. Duela gutxira arte, Mungian arazoak izan dituzte emakumeen taldea osatzeko. Orain, ordea, martxan da proiektua. Ama-alabak eta lagunak biltzen dira ondo pasatzeko helburuarekin. Gainera, ez dago adin mugarik.
Martxoaren 8aren harira antolatutako ekitaldi batean agirika egin diote Berdintasun ministroari. "Pertsona transexualen diskriminazioa eta emakumeen zapalkuntza nahasten" dituela egotzi diote.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak "greba feminista orokorraren" hurrengo deialdirako lan egitea proposatu du, "oinarrizko eskubideen murrizketei" erantzuteko eta "zaintzarako eskubide unibertsalaren alde eta horiek negozio izateari utz diezaioten".