14:51

gaztea

Saio berezia

‘Yoko Ona’ Bilborocketik zuzenean, Sara Zozaya eta Eirerekin, gaur arratsaldean

B. F. | EITB Media

Saioa bukatuta, emanaldi akustikoa eskainiko dute musikariek, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiarekin batera. Sarrerak agortuta daude.

  • 'Yoko Ona' bereziaren kartela

    'Yoko Ona' bereziaren kartela. Egilea: Ania Saenz de Buruaga

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martxoaren 8aren bezperan, 'Yoko Ona'k ekitaldi berezia prestatu du Bilboko Bilborock aretoan. Sarrera doakoa zen arren, erreserbatzeko aukera emanda, edukiera bete da dagoeneko.

Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiak zuzeneko saioa egingo dute gaur, 'Yoko Ona'tik pasatu ez diren bi gonbidaturekin: Sara Zozaya eta Eire bikotea. Andrea Aranburu saioko kolaboratzailea ere bertan izango da.

Musikaren industrian emakume gazte gisa bide bat abiatzearen gazi-gozoak, besteen begirada, artista gazteek pairatzen duten paternalismoa eta militantzia feminista izango dituzte hizpide, beste hainbat gairen artean.

Saioa bukatuta, akustiko berezia eskainiko dute musikariek, 'Yoko Ona'ko kideekin.

Sarrera

18:30ean irekiko dira Bilborockeko ateak eta 19:00etan hasiko da saioa. Bertaratu nahi izanez gero, sarrera librea eta doakoa da, edukiera bete arte.

Etortzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu dezakete ekitaldia, Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean. Gainera, jarraipen berezia egingo zaio Gaztearen eta Yoko Onaren sare sozialetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena