Gontzal Murgoitio mendi-lasterkaria eduki du Josebak sukaldean. Mundu mailako lasterketetan ibili da elorriarra eta bere ibilbideaz gain, denboraldian zehar zer jaten duen azaldu du.
Elorrioko Ziklo-kroseko 47. edizioa egin da gaur eguerdian. Gizonezkoetan, Aitor Hernandez nagusitu da, Dario Silvestre eta Unax Lombrañaren aurretik; emakumezkoetan, berriz, Ainara Elbusto nafarra gailendu da, Lukene Trujillo eta Nahia de Miguelen aurretik.
Jarritako salaketan, egileak identifikatzea eskatu dute, "ondare historikoaren kontrako delitua" egon daitekeelakoan, "arrazoi erlijiosoengatiko diskriminazioaren astungarriarekin". Urriaren 12an desagertu zen gurutzea.
Larunbatean agertu ziren, Espainiaren eta Ingalaterraren arteko Eurokopako finala jokatu bezperan. Pintadetan Mikel Merino eta Mikel Oyarzabalen izenak irakur daitezke "traidoreak" hitzaren ondoan.
Artelana duela sei egun jarri zuten. Udalak esker ona adierazi die "Zatoz Gurekin" proiektuan parte hartzen duten emakumeei, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, gorroto delitu bat izan daitekeelakoan.
Gorane Gillen eta Txaber Agirre Gorakat-eko jabeak eta sortzaileak dira. Elorrion daukate denda baina online ere saltzen dute. Larruzko motxila, poltsak eta diru-zorroak egiten dituzte eta produktu bakoitza desberdina da; saioan beraien proiektua aurkeztu digute.
Espero den jendetza dela eta, bi erakundeok erabiltzaileei eskatu diete garraio publikoan egin asmo dituzten joan-etorriak aurrez antolatzeko eta Barik txartela kargatuta eramateko.
Jose Antonio Ardanza lehendakariaren omenezko hileta-elizkizuna Elorrioko (Bizkaia) Sortzez Garbiaren Basilikan egin dute. Bilboko eta Donostiako gotzainek eman dute lehendakariaren omenezko meza.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako kargudun ohiak, sailburuak, alkateak eta beste erakundeetako ordezkariak aurkeztu dira Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiaren hiletan, Elorrion.
Hileta-elizkizuna Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilikan egin dute. Aitorrek, hildakoaren semeak, familiaren izenean hartu du hitza "gaur dugun Euskadi sortzen lagundu zuten sentsibilitate politiko guztiei" eskerrak emateko. "Berak nahi zuena zen", erantsi du.
Ertzaintzak hilkutxa Gernikatik Ajuria Eneara eramaten lagunduko du. Segizioa 08:00etan hasiko da. Hil-autoa 09:45 aldera iritsiko da Gasteizko jauregira.
1941eko ekainaren 10ean jaio zen Jose Antonio Ardanza, Elorrion. Derioko Seminarioan ikasi zuen umetan, eta Durangoko Jesuiten Ikastetxean, gero. Arrasateko alkate eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izan zen lehendakari izan aurretik.
Kanpazarren dauden bihurguneak saihestuko ditu bide berriak. Gutxi gorabehera 6 milioi euroko aurrekontua gorde dute horretarako, eta 42 hilabete igaroko dira lanak erabat bukatu arte.
Elorrio eta Sopela dira adinekoentzako eguneko zentrorik ez duten Bizkaiko udalerri bakarrak. Elorrion 1.700 adineko bizi dira, eta horietatik 126k bigarren edo hirugarren mailako menpekotasun maila dute.
Gertakariak astearte arratsaldean jazo ziren. Gizonak modeloak izan nahi ote zuten galdetu zien neskei. Jarraian, gizonak baimenik gabe argazki batzuk egin eta adingabeetako baten hankak ukitu zituen.
Maila goreneko Espainiako Erlojupeko Txapelketa Mireia Benitok irabazi du. Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi euskal ziklistak seigarren eta zazpigarren izan dira, hurrenez hurren. Bestalde, 23 urtez azpiko mailan, Idoia Eraso izan da txapeldun, Nahia Imaz bigarren eta Eneritz Vadillo hirugarren.
Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko txakurrekin eta boluntario profesionalekin izan dira Maider eta Irune. Krisok, Kloek, Hookek, Javik, Anek, Josek eta beste boluntarioek 24 orduko guardiak egiten dituzte musutruk. Entrenamendu bat nolakoa den ikusi dugu eta egin dituzten erreskateez aritu dira.
Euskal Herria "independente, sozialista eta feminista" ardatz hartuta hiru egunetan Elorrion milaka lagun bildu dituen egitarauari amaiera eman diote larunbat gauean. "Sistema neoliberalaren agortzearekin", bizitza bizigarri egiteko erabakiak hartzearen premiaz aritu dira, besteak beste.
Estatuan izan diren hondamendi handienetan lagundu du taldeak. Hamarkada hauetan ehunka txakur trebatu dituzte. Egun, 16k osatzen dute Elorrion egoitza duen taldea.
Sute bat piztu da, gaur arratsaldean, Elorrioko (Bizkaia) Arauneta auzoko baserri batean. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, ez da inor zauritu.
Sutea 14:45 aldera hasi da. Sugarrek ez dute inor zauritu. Bi familiako etxebizitza da, eta aldeetako bat izan da sugarrek gehien kaltetu dutena, eta ia erabat kiskalita geratu da.
Juan Pablo Marías, Nava, Elorrion bizi den 25 urteko gaztea izan da "Naufragoak" saioko azken kaleratua. Argi geratu da bizipoza dela, eta hala izan zen abenturan ere. Oso esperientzia polita izan zen arren, Xabier bertan uztea gogorra izan zela dio.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi duenez, Bruselak Eusko Jaurlaritzaren jarduera bermatu du, bai administrazio baimenei eta gertakariaren aurreko kontrolari dagokienez, bai ondorengo jarduketei dagokienez.
Nava eta Xabi elorriarren pasadizoei esker, lehiakideek barre egiteko tarte bat hartu dute Cayo Muerton. Txisteak kontatzen ere jardun dute eta barre algarak eta txaloak Euskal Herritik entzun dira. A ze parea, karakola eta barea!
Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko 13 boluntarioetako bat da Ane Garcia. Azaldu duenez, boluntario profesionalak dira, eta oso ongi prestatuta daude, bai boluntarioak baita taldeko 17 txakurrak ere. Erantzukizun handiko egoeretan egoteko prestatzea esfortzu eta sakrifizio handia da.
Eroskiko presidenteak erretiroa hartu aurretik azken elkarrizketetako bat eman du "Faktoria"n. Aitortu du "oso momentu estuan" dagoela bai kontsumitzailea baita lehen sektorea bera: "Gu erdian gaude, ezin garesti erosi eta merke saldu. Oreka berri bat behar dugu kate osoan, katebegi bat galdu gabe, bestela eten egiten da eta".
Elorrioko modeloarekin modaren industriako estereotipoen gainean aritu gara hizketan. Betiko ereduetatik kanpo kokatzen du Goiurik bere burua; bekain bakarra da eta bere haginak ere gustuko ditu. Modaren industriari "beste ezaugarri batzuk" eskaintzen dizkiola dio.
Adinekoen egoitzetan eredu berria ezartzearen harira Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak azpimarratu du gaur egun 500 plaza daudela jada prozesuan, eta, 226 plaza baimendu direla dagoeneko. Uste du hori dela etorkizuneko eredua adinekoen zentro guztietan.
Ostegun honetan Barakaldoko BECen egindako Batzar Orokorrean utzi du Eroskiko presidente kargua Agustin Markaidek, 11 urteren ondoren. Erretiroa hartuko du arrasatearrak. Gaurtik, lehen aldiz emakume bat da kooperatibako presidente.
Esti Egidazu, Sehaska elkarteko sortzaile eta presidentea, ezagutu dugu. 2011n sortu zen, LGTB familien ikusgarritasuna bermatzea helburu izanda. Baina ez hori bakarrik, bertan sartzen da ere familia gisa ahalduntzea eta beraien seme-alabei laguntza eskaintzeko prestakuntzak eskaintzea.
Atxilotuari, iruzur egitea, dokumentuak faltsutzea eta identitatea usurpatzea leporatzen diote, ez zegozkion dirulaguntzak lortzeko. Oinarrizko errenta eta etxebizitzarako laguntzak jasotzen zituen baldintzak bete gabe, eta bi aldiz, gainera, pasaporte ezberdinak erabilita.