Gorren nazioarteko egunean, ahalik eta bizimodu normalena egiteko bitartekoak aldarrikatu dituzte. Halaber, zeinu-hizkuntza zabaltzeko eta babesteko eskatu dute, hezkuntza, osasun eta lan esparruetan atzean gera ez daitezen.
Erresilientziaren eredu dugu Ibon Oregi. 2020ko urrian, auto batek harrapatu zituen bera eta bere lagun bat maratoi bat prestatzen ari zirela. Hanka galdu zuen ondorioz. Kirolzale amorratua, surfa terapia izan zen berarentzat. Egun surf egokituan Espainiako txapeldun eta munduko txapeldun orde da.
Gorabidek bere 62. urteurrena ospatu du Bilbon, Bizkaia Plazan aterki-irekitze tradizionala eginez. Nerea Melgosa Gizarte Politiketako sailburua eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia ere izan dira Bizkaiko elkarteak antolatutako ekitaldian.
Nahia Salaberriak gurpil-aulkian desfilatu du alarde parekidearen aldeko Jaizkibel konpainiarekin. Desgaitasunak gorabehera, Hondarribiko Alardea guztiontzako festa dela erakutsi nahi izan du.
Ez dira Nahia Zudaire eta Iñigo Llopisen lehen Jokoak, izan ere, 2020an Tokion izan ziren. Oraingoan, nafarra lau probatan arituko da eta bular estiloko 100 metroetan ikusten ditu aukera gehien. Hernaniarra, aldiz, munduko txapelduna da S8 bizkarkako kategorian.
Sasoi honen zain egoten dira, poz berezia ematen die, etxetik atera eta kanpora lagunekin egun batzuk pasatzera joaten direlako. Bide batez, familiei edo tutoreei atseden hartzeko aukera ematen zaie.
Hiru urte daramatza gurpildun aulkian, trafiko-istripu larri eta ondorengo ebakuntza baten ostean. Zailtasunak gorabehera, irailaren 8an Jaizkibel konpainiarekin desfilatuko du, kantinera gisa.
Aniztasun funtzionala duten Atzegi, Adizmi, Gaude eta Astrabuduako zortzi taldek hartu dute parte European Soccer Solutions enpresak antolatu duen futbol torneoan. Ehun bat jokalari egon aritu dira euri azpian lehian.
Larunbat honetan osatu du igerilari gipuzkoarrak 14 kilometroko distantzia, Iñaki Arrillaga eta Javi Juantegi Donostiako Sp3 Swim igeri-taldeko kideen laguntzaz. Hilabeteak zeramatzan egun honekin amesten eta gogor entrenatzen. Gaur, azkenean, lepotik zintzilikatu du merezitako domina.
Radio Vitoriako "Déjate Llevar" irratsaioa saritu du ONCEk. Astebururo, 'Invisibles' atalean desgaitasuna duten pertsonek bizi duten errealitatea jasotzeagatik saritu dute. Mertxe Guillen saioaren gidariak eta Lady Aldana saioaren kolaboratzaileak jaso dute golardoa.
"Hondartzak denontzat" Gipuzkoako bainu egokituaren programaren edizio berria da. Zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean eskainiko da, 11:00tik 19:00etara, Gipuzkoako Malkorbe hondartzan.
Desgaitasuna duten pertsonen errealitateak '(In)visibles' atalean ikusaraztegatik jasoko du saria Mertxe Guillenek gidatzen duen programak. Ekitaldia ekainaren 18an izango da, eta zuzenean emango eskainiko da ETB4n, www.eitb.eus-en eta EITBren YouTube kanalean.
Euskal atletak urrezko domina lortu du Almatyn (Kazakhstan) jokatutako Munduko Txapelketan, 33:15 eginda. Halaber, adineko taldeari erreparatuta, lasterketako sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
Itsu dauden edo ikusmen-urritasuna duten 66 pertsonak eman dute botoa igande honetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, braille kit bat baliatuz. ONCEren arabera, "horrela ahalbidetzen da boto eskuragarrirako eskubidea aukera-berdintasunean erabiltzea".
Igande eguerdian ETB1en ikusi ahalko da Pilota Egokituaren Sari Nagusia Zarautzen, Aritzbatalde frontoian. Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotariek jokatuko dute finala, urritasunen arabera bi partida desberdin izanik.
Itziar Gonzalezek erretinosi pigmentarioa du eta horrek ikusmen murriztua izatea eragiten dio. Formenteratik Eivissara 12 kilometro egingo ditu igerian bi kiderekin batera. Gogotsu dago datorren ekainaren 22an egingo duen erronkarako, eta prestaketa lanak nola doazen kontatu digu.
Diputatuen Kongresuak helarazitako testuari aldaketarik egin ez zaionez, ez da behe ganberara itzuliko eta Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu orduko sartu da indarrean.
25 urte baino gehiagoko ibilbidea du donostiarrak, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin Verdini Dantza Taldean egindako lanagatik saritu dute. Donostiako Udalean izandako ekitaldi batean jaso du golardoa Verdinik, oso hunkituta.
Atzo, Kongresuak lehen pausoa eman zuen 'gutxitu' hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikulutik ezabatzeko. Alderdi politiko batzuek aukera baliatu nahi zuten Carta Magna deiturikoan beste aldaketa batzuk egiteko, baina Kongresuko Mahaiak atzera bota ditu aurkeztutako zuzenketak.
Abenduaren 19tik aurrera egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan euskadi.eus webgunean, eta familia arloari eragiten dieten laguntza, zerbitzu eta ekimenak aurkitzeko modu erraza izango da.
Sarbide probak 2024ko lehen hiruhilekoan egingo direla aurreikusten da, eta hautaprobetan parte hartu ahal izango dute % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala duten 16 urtetik gorako pertsonek.
Desgaitasun intelektuala duten gazteen artean harremanak egiteko sortu dute Bakuntza elkartea zenbait gurasoren ekimenez. Diagnostiko ezberdinak izan arren, elkar ulertu eta zaintzeko balio die ekimenak. Euskadi Irratiko Faktorian ezagutu dugu taldea.
Profil nagusia % 65etik beherako desgaitasuna duen gizon nagusiarena da. Jaurlaritzak kolektibo horren diagnosia egin du bizimodu independentearen eredua bultzatzeko. Jasotako datuen arabera, pertsona horien langabezia tasa % 16,5ekoa, tasa orokorraren ia halako bi.
Renferen aldirietako trenak ez daudela behar bezala egokituta salatu du Itziar Perez Etxebarrena Fekoor Bizkaiko desgaitasun fisikoa dutenen elkarteko kideak. Trenaren eta nasaren arteko zuloaren ondorioz ezinezkoa zaio bagoietara igotzea, beraz, beste bide batzuk erabiltzera derrigortua dago.
Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Batzordeak ez du baztertzen "greba mugagabea" baloratzea, aldarrikapenak lortu ezean.
Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Batzordeak ez du baztertzen "greba mugagabea" baloratzea, aldarrikapenak lortu ezean.
Diagnostiko zuzen bat egiteko ezinbestekoa da medikuaren eta gaixoaren arteko komunikazioa ona izatea, baina pazientea gorra denean, askoz ere zailagoa da. Osasun arloko profesional gutxik menperatzen dute hizkuntza eta estatuan Basurto eta Madrilgo ospitale batek bakarrik eskaintzen dute hau.