20:48

Saskibaloia

Champions Cup

Bidaideak Bilbok gurpil-aulkiko saskibaloiko Champions Cup txapelketari ekingo dio ostiralean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bizkaitarrek Istanbulen Champions Cupeko final-laurdenetarako txartela lortzen saiatuko dira.

  • Bidaideak Bilbaoen artxiboko irudia.

    Bidaideak Bilbaoen artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaitarrak Istanbulen Champions Cupeko final-laurdenetarako txartela lortzen saiatuko dira. Gauzak horrela, Bidaideak Bilbaok, Errege Kopako egungo txapeldunak, ostiralean ekingo dio gurpil-aulkiko saskibaloiko Champions Cup txapelketari. Bilbotarrak lau taldeko multzo bakarrean daude, Galatasaray talde turkiar indartsuarekin, Hornets Le Cannet frantziarrekin eta Koln 99ers alemaniarrarekin. 

Hauetxek dira Adrian Yañezen taldeak asteburu honetan jokatuko dituen partidak: Ostiral goizean, Hornets Le Cannet taldearen aurka jokatuko dute 11:15ean. Egun berean, 19:45ean, Galatasarayko anfitrioiak izango dituzte aurkari bilbotarrek. Larunbatean ordea, Koln 99ersen aurka jokatuko dute 17:30etatik aurrera. 

Iazko edizioan Bidaideak Bilbao BSR finalera iritsi zen, baina, ezin izan zuten garaikurra altxatu Santo Stefanoren aurka galdu ondoren. (53-69).

OHARRA: Aipatutako ordutegiek Istanbulgo orduari egiten diote erreferentzia. Euskadin bi ordu gutxiago dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena