16:16

Futbola

Hypermotion Liga

Amorebietak 0-3 galdu du Valladoliden aurka, eta agur esan dio bolada onari

EITB Media

Zornotzako taldeak galdu egin du (0-3) Lezaman jokatutako Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partida; ondorioz, atzerapausoa eman du salbazioa lortzeko lehian. Amorebietak jokalari bat gutxiagorekin jokatu du bigarren zatia, Felix Garretak txartel gorria ikusi baitu 41. minutuan.

  • Amorebieta vs Valladolid

    Amorebieta vs Valladolid partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia:@SDAmorebieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebietak 0-3 galdu du Valladoliden aurka Lezaman jokatutako Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partida. Zornotzako taldeak hamar neurketa jarraian zeramatzan galdu gabe. Horrela, bada, Amorebietak 37 punturekin jarraituko du sailkapenean, eta puntu bakarrera zuen salbaziotik urruntzeko arriskua du aurkari zuzenek jardunaldi honetako norgehiagokak jokatu behar baitituzte.

Lehen zatia parekatua izan da, joan-etorri askokoa. Bizkaiko taldeak abagune paregabea izan du 20. minutuan, baina Edwardsek ez du errematean asmatu, Dorrioren pasea jaso ostean. Bost minutu geroago, Valladoliden erantzuna heldu da; Mororen erdiraketa pozoitu egin da, eta Magunagoitia atezainak saihestu du gola.

Bazirudien partida golik gabeko berdinketarekin helduko zela atsedenaldira, eta hala izan da, baina aldageletara joan aurretik Amorebieta jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak txartel gorria atera baitio Felix Garretari, hark Anuarri egindako falta batengatik. Epaileak VAR sistema kontsultatu ostean hartu du erabakia.

Bigarren zatian, baloiaren jabe egin da Valladolid, eta gola sartzeko aukerak sorten hasi da. Gaztela eta Leongo taldearen nagusitasunak saria jaso du 49. minutuan; Valladolidek kornerra atera, eta Escuderok Magunagoitiaren atean sartu du baloia (0-1), erremate ona eginda.

Aurkariaren gola hartuta jasotako kolpea gainditzeko denborarik gabe, kanpoko taldeak 0-2koa jarri du markagailuan; oraingoan ere, Escudero izan da golegilea, area barrutik jaurtiketa eginda.

Azken txanpan, erasora jo du Amorebietak, baina Jandroren taldea ez da gai izan gol aukera argiak sortzeko. Gainera, Valladolidek etxeko taldeak utzitako zuloak baliatu ditu, eta Marcos Andrek 84. minutuan egindako golak guztiz erabakita utzi du partida (0-3). Aurrelari brasildarrak area barruan oin puntarekin errematatuta egin du gola.

Amaieran, Amorebieta galtzaile, 0-3ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

0 - Amorebieta: Magunagoitia; Alvaro Nuñez, Bustinza, Etxeita, Felix Garreta, Lasure (Morcillo, 57. min); Moran (Yriarte, 57. min), Sibo (Alex Carbonell, 73. min); Dorrio, Edwards (Gaya, 46.min); eta Jauregi (Unzueta, 68. min).

3 - Valladolid: Masip; Luis Perez, Cesar Tarrega, Boyomo, Escudero (Luca Rosa, 64. min); Lucas Oliveira, Meseguer (Juric, 86. min), Monchu; Anuar (Ivan Sanchez, 46. min), Raul Moro (Amath Ndiaye, 64. min); eta Negredo (Marcos Andre, 67. min).

Golak: 0-1, 49. min: Escudero. 0-2, 51. min: Escudero. 0-3, 84. min. Marcos Andre.

Epailea: Manuel Jesus Orellana Ruiz. Txartel gorria atera dio Felix Garreta Amorebietako jokalariari, azken defentsa izanda Anuarri falta egiteagatik. Horrez gain, txartel horia atera die Lasure (45. min), Bustinza (50. min) eta Etxeita (80. min) Amorebietako jokalariei, baita Valladolideko Anuar (41. min) eta Juric (90. min) futbolariei ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena