Alex Berenguerrek kontratua berritu du Athleticekin 2027ko ekainaren 30era arte. Kontratu berria sinatuta, adierazpen hauek egin ditu. (adierazpenak gaztelaniaz)
Itxura guztien arabera, ostiralean aurkitutako gorpua Gabriela Reyesena da, duela bi hilabete Iruñean desagertutako emakumearena. Lehen zantzuen arabera, 35 urteko emakumea itota hil zen, beste pertsona batzuen esku-hartzerik gabe, baina ikerketa zabalik dago oraindik.
Eguesibarrean, Barañainen eta Lizarran UPNk agintzen du, eta hiru kasuetan alderdi erregionalistak lortu zuen Alkatetza maiatzeko udal hauteskundeetan, baina ez du gehiengoa osoko bilkuran, eta EH Bildu da bigarren indarra.
Erasoa jasan zuen emakumeak gertatutakoa Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan salatu ondoren atxilotu zuten. Foruzaingoak zabalik du ikerketa.
Espetxe-iturrietatik berri agentziei baieztatu diotenez, "istilu bat izan zen atzo, goizeko lehen orduan, Iruñeko espetxeko presoen artean", baina ez dute datu gehiago eman.
Egindako identifikazio-saioan, nahiz eta denbora asko igaro den, adingabeak ikertua seinalatu du, "inolako zalantzarik gabe", epaileak ebazpen judizialean ziurtatu duenez.
Nafarroako jokalaria da Athleticen emakumezkoen taldearekin partida gehien jokatu dituena eta golegile nagusia. Bere azken partida jokatuko du profesional mailan Sevillaren aurka Primera Iberdrolako azken jardunaldian.
Gainkarga batek eragindako zirkuitulaburrak piztu du sua, antza. Ez da zauriturik izan, baina eraikineko bizilagunak bertatik atera dituzte, aldi baterako.
Koldo Ansa Filosofia irakasleak erretiroa hartu du, Barañaingo Alaitz institutuan hainbat urtez lanean egon eta gero, eta bertako ikasleek eta lankideek sare sozialetan birala egin den agur berezia eman diote. Harekin hitz egin dugu.
161 positibo atzeman zituzten larunbatean, hiru hilabetean egun bakarrean zenbatu duten kasu kopururik txikiena. Dena dela, 2021eko egun berean, duela urtebete, 58 izan ziren. Gainera, pertsona bat hil eta 3 ospitaleratu zituzten covid-19agatik.
Atzo egindako proben % 34,5 positiboak izan ziren. Gainera, 3 pertsona hil ziren covid-19aren ondorioz, eta 11 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn.
231 kasu Iruñean diagnostikatu dituzte, 22 Zizur Nagusian, 20na Berriozarren, Buztintxurin eta Arrotxapean eta 19 Lizarran. Gainera, bi pertsona hil ziren covid-19agatik eta bost lagun ospitaleratu zituzten.
Suitzako Alpeetako Zermatteko pistetan senide eta lagunekin eskiatzen ari zela istripua izan du eta bertan hil da. 46 urte zituen eta Barañaingoa zen jatorriz.
Aurreko egunetako datuekin alderatuta, atzemandako kasu kopuruak gora egin badu ere, duela astebete 3.507 positibo hautematen zituzten, eta duela 14 egun, 3.136.
Larunbateko behin behineko balantzeak ia erdira murriztu ditu aurreko eguneko datuak, 3.245 kasu hauteman zituztelarik. Ostiralean hiru pertsona hil ziren covidagatik, eta 24 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten.
Nafarroako Gobernuaren arabera, Foru Erkidegoak 3.035 covid-19 positibo berri hauteman ditu ostiralean, Errege Eguneko jaitsieraren ondoren. Gainera, hiru pertsona hil ziren covidagatik atzo.
Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.
Horrez gain, beste bi pertsona eraman dituzte ZIUra, eta horrenbestez, 14 dira dagoeneko gaixo kritikoak. Izurriak okerrera egin duela eta, Hezkuntza Departamentuak ikasturte amaierara arte luzatu du jardunaldi trinkoa.
"Gizartea kontzientziatzeko egin dugu publiko" azaldu dio jokalariak ETBri. SD Nueva Montaña klubeko zuzendariak salaketa jarriko du astelehenean bertan.