Hori egiten duen lehendabiziko herrialdea izango da. Plataformen ardura izango da neurria betearaztea, eta hori egin ezean, zigorrei aurre egin beharko diete.
Tenislari espainiarrak erretiroa hartu du, 38 urterekin, Espainiarekin Davis Kopatik kanpo geratu ostean. Tituluz jositako palmaresarekin esan dio agur tenis profesionalari, 22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 5 Davis Kopa eta Olinpiar Jokoetan 2 domina irabazita.
Eneritz Vadillok eta Markel Belokik bederatzigarren postuan amaitu dute txirrindularitzako errelebo mistoko erlojupekoa proba. Espainiako selekzioan De La Cruz, Garcia Pierna, Blasi eta Benito izan dituzte taldekide. Australiak irabazi du, Alemania izan da bigarren eta Italia hirugarren.
Bikoteak bi arrautza txitatu eta haztea lortu zuten, eta familiako kide bihurtu ziren. Sphen 11 urterekin hil da. Espezie horren batez besteko bizi-itxaropena 12 eta 13 urte artekoa da.
Julian Assange eta Wikileaks kasua 2010ean egin ziren ezagun, Wikileaks ataria AEBetako armadaren ezkutuko sekretu eta irudiak zabaltzen hasi zenean. Urte hartan bertan hasi zen Assangen aurkako jarraipen judiziala. Azken urtean Erresuma Batuko gartzela batean eman ditu.
Wikileaks atariak erakutsi ditu Julian Assangeren kartzelatik kanpoko lehen irudiak. Akordioa sinatuko duen Ipar Marianetara bidean, Bangkoken egin du geldialdia bere hegazkinak.
Aitor Frantsesena, haren alaba Uxue eta Ritxi Goya Australian egon berri dira. Aitorrentzat laugarren aldia izan da, Ritxirentzat bigarrena, eta lehenengo aldiz joan da Uxue. Dokumental bat grabatu dute han bizi izandakoa kontatzeko. Laster erakutsiko dute dokumentala.
Brendan Steelek irabazi du LIV zirkuituko Adelaidako txapelketa. Jon Rahm euskal golf jokalaria miraria lortzetik gertu egon da, baina hirugarren amaitu du Oosthuizen, Burmester, Neimann, Ogletree eta Schwartzel jokalariekin batera.
Zaurituak ere badaude, batzuk egoera kritikoan. Agintariek oraindik ez dute argitu zein zen erasotzailearen asmoa, baina badirudi ez duela helburu terrorista izan.
Ferrari taldeko pilotu espainiarrak irabazi du Melbourneko Albert Park zirkuituan egindako lasterketa. Charles Leclerc izan da bigarren, eta Lando Norris hirugarren. Max Verstappen Munduko Txapelketako liderrak lasterketa utzi du, autoan matxura izan duelako bosgarren itzulian.
Gaur, Fiskaltzak, AEBetako Justiziaren ordezkari gisa, bere argudioak azalduko ditu, eta Victoria Sharp eta Adam Johnson epaileek erabakiko dute irizpena berehala emango duten edo beste data batera atzeratuko duten.
Wikileakseko sortzailea Washingtonen esku utzi ala ez aztertzeari ekin diete bi epailek, gaur-biharretan. Auzia galduko balu, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzea beste aukerarik ez du Assangek.
Yehya Sarea huthien bozeramaile militarrak baieztatu du erasoak jasan dituztela bart, eta ohartarazi duenez, "ez dira zigorrik gabe geratuko". AEBk, Erresuma Batuak, Australiak, Bahrainek, Kanadak, Danimarkak, Herbehereek eta Zeelanda Berriak osatutako koalizio batek egin ditu erasoak.
Saria jasotzen den zulotik sartu zen makinaren barrura hiru urteko mutikoa Queenslanden. Polizia-agenteek kristala haustea erabaki zuten haurra atera ahal izateko.
Pithiek ozta-ozta gainditu du Natnael Tesfatsion eritrearra (Lidl-Trek) helmugan, 176,5 kilometroko ibilbidea 4 ordu 17 minutu eta 40 segundoko denboran egin eta gero.
Nazio Batuen Erakundeko agentzia horretako zenbait langilek urriaren 7ko erasoekin harremana izan zutela salatu du Israelek, eta horren ondoren etorri da erabakia. Hamasek ukatu egin du harreman hori, eta Israelek eskerrak eman dizkie funtsak bidaltzeari utzi dioten herrialdeei.
Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna. Iaz ere berak irabazi zuen Ozeaniako Grand Slama; beraz, bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Bielorrusiarrak Qinwen Zheng menderatu du aurtengo finalean, bi setetan (6-3 eta 6-2).
Etorkizun handiko gaztea final-zortzirenetan dago jada, Pera, Jabeur eta Parry mendean hartu ondoren. Hain zuzen ere, hirugarren kanporaketan 1-5eko markagailua irauli zuen azken horren aurka.
Gernika-Lumok Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala hartu du Euskal Herria Museoaren lorategietan, herritar guztiei irekia eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela.
46 urteko emakumea 2021ean ospitaleratu zuten, parasito batek eragindako infekzio-sintomekin, baina ez zuten ezer aurkitu. Aurten, neurokirurgialari batek misterioa argitu du.
Ella Toone, Lauren Hemp eta Alessia Russo jokalarien golek erabaki dute kanporaketa. Australiak 62. minutuan partida berdintzea lortu duen arren, azkenean ingelesak izan dira nagusi.
Irene Paredes legazpiarrak titular gisa jokatu du; Oihane Hernandezek, berriz, ezin izan du parte hartu, bi txartel hori pilatu dituelako txapelketan. Norgehiagoka azken hamar minututan erabaki dute, partida osoan berdinduta egon ostean.
Kolonbia aurretik jarri da markagailuan lehen zatiaren amaieran, baina ingelesek emaitza irauli dute Lauren Hempek eta Aelessi Rusook egindako golei esker.
Australiako selekzioa nagusitu da Frantziakoaren aurka jokatutako final-laurdenetako kanporaketan. Penalti jaurtiketen bidez erabaki da irabazlea, eta 11 metroetatik egindako jaurtiketetan hobea izan da Ozeaniako taldea.
Suediako selekzioak 1-2ko emaitzarekin hartu du mendean Japoniakoa final-laurdenetan; ondorioz, suediarrek Espainiako selekzioa izango dute aurkari finalerdietan.
Alec Segaert belgikarrak bereganatu du zilarrezko domina, eta Hamish McKenzie australiarrak eskuratu du brontzezkoa. Kern Pharma taldeko Raul Garcia Pierna espainiarrak laugarren postuan amaitu du proba, podiumetik hiru segundora.
Espainiako selekzioak Suitza menderatu du 1-5eko emaitzarekin Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Bestalde, Japonia ere final-laurdenetarako sailkatu da Norvegiari 1-3 irabazi ostean.