11:18

Beste kirolak

Bat Formula

Carlos Sainzek bereganatu du garaipena Australiako Sari Nagusian

EITB Media

Ferrari taldeko pilotu espainiarrak irabazi du Melbourneko Albert Park zirkuituan egindako lasterketa. Charles Leclerc izan da bigarren, eta Lando Norris hirugarren. Max Verstappen Munduko Txapelketako liderrak lasterketa utzi du, autoan matxura izan duelako bosgarren itzulian.

  • Carlos Sainz

    Carlos Sainz, Australiako Sari Nagusiko irabazlearen garaikurrarekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Sainzek (Ferrari) bereganatu du garaipena Australiako Sari Nagusian, igande honetan, martxoaren 24an. Espainiarrak erakustaldia eman du Melbourneko Albert Park zirkuituan, eta hirugarrenez irabazi du Bat Formulako Munduko Txapelketako lasterketa bat.

Sainzek Saudi Arabiako Sari Nagusia galdu zuen, apendizitis ebakuntza egin behar izan ziotelako. Australian itzuli da, eta ezin hobeto, gainera. Charles Leclerc (Ferrari) izan da bigarren, eta Lando Norris (McLaren), berriz, hirugarren.

Max Verstappen (Red Bull) Munduko Txapelketako liderrak lasterketa utzi du bosgarren itzulian, autoan matxura izan duelako. Bestalde, Fernando Alonsok (Aston Martin) zortzigarren amaitu du, nahiz eta seigarren helmugaratu. Espainiarrari 20 segundoko zigorra ezarri diote, eta bi postu galdu ditu, beste parte-hartzaileek baino 100 metro lehenago azeleragailutik hanka altxa duelako, baita frenoa pixka bat ukitzeagatik ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena