Sutea urriaren 24an gertatu zen, eta, horren ondorioz, bertako zortzi enpresa kiskalita geratu ziren. Suak hiru milioi euroko kalteak eragin zituen, eta bertan lo egiten zuen familia arriskuan jarri zuen.
Sua 23:00etan piztu zen, Atxukarro industrialdeko aroztegi zahar horretan. Zorionez ordu horretan itxita zegoen lantegia eta ez da inor zauritu. Hamalau orduz jardun dira suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanetan.
Akordiorik gabe amaitu da sindikatuekin akordioa bilatzeko epea. Neurri sozialetara jo dute 56 lagunetako 52k, eta soilik lau kaleratuko dituzte behartuta.
15 urte bete dira ETAk Eduardo Puelles Polizia Nazionaleko inspektorea hil zuenetik. Gaur arratsaldean, atentatuaren lekuan, senideek eta lagunek gogoratu egin dute.
Mikel Rico futbolariak erretiroa hartuko du. Arrigorriagakoa Cartagenan jokatzen ari da, eta maiatazaren 26an jokatuko du bere kirol ibilbideko azken partida. Murtziako taldeak Huesca izango du aurkari Hypermotion Ligako 41. jardunaldian. (adierazpenak gaztelaniaz)
Gaitzaren kasu bakarra atzeman da. Pertsona hori tratamenduan dago eta haren kontaktu estuei egindako azterketak agerian utzi du ez dagoela kutsadurarik. Hala ere, prebentzio gisa, Osasun Sailak eskola-eremura zabaldu du kontaktuen azterketa.
N-1 errepidea hainbat orduz itxi dute Ikaztegietan, Gasteizerako noranzkoan, tunelaren sabaiko oihala erori delako. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, datorren astelehenera arte egongo da itxita, baina bypass bat ireki dute.
Osasun Saileko teknikari batek karga, 2.300 kilogramo txirla baino gehiago, suntsitzeko agindua eman zuen, eta garraiolariari zigorra ezarri zioten, gainkarga zuelako eta beharrezko ziurtagiriak ez zituelako.
00:40 aldera piztu da sutea, eta goizera arte ez dute itzali. Basauriko San Migel auzoko bizilagunei leihoak ixteko gomendatu diete. Gertu dagoen BI-712 errepidea itxi dute, segurtasun neurri gisa.
Sutearen ondorioz, hornidura eten behar izan dute Basauriko zati batean eta Zaratamon eta Arrigorriagan. Suak ke zutabe handi bat eragin du, eta, horregatik, herritarrei, bereziki San Migel auzoko bizilagunei, leihoak ixteko eskatu zaie.
Hegoaldeko Saihesbidean bi ordukoak izango dira lanuzteak, 18:00ak arte. Artxandako tunelak itxita egon dira bart, gutxieneko zerbitzuak ezarri ez direlako.
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
Suaren ondorioz, BI-625 errepidea itxita egon da ordu batzuez, baina dagoeneko zabalik dago. Moiordin eta Martiartu auzoen artean piztu dira garrak. Suhiltzaileak lekuan daude oraindik gunea freskatzen.
Sutearen ondorioz, BI-625 errepidea itxi behar izan dute ordu batzuez. Sua bart hasi zen Moiordin eta Martiartu auzoetatik gertu dagoen baso-eremu batean. Zenbait dotaziok ingurua freskatzen jarraitzen dute.
Aitor Albizua txikitatik izan da Fito & Fitipaldis taldearen fan amorratua. Familiarekin autoan ere, etengabe entzuten zizuzten Fitoren abestiak. Madrilen bizi zenean, abesti horiek entzun eta familiarekin bizitako une horietara joaten zen berriro. Larunbatean berriz, familiarekin kontzertura.
Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde garapen diputatuak adierazi du garraiolariek normalizatuta daukatela Europako bidesarien sistema. Sektoreari laguntzeko kamioien flota berritzeko neurriak aztertzen ari da Aldundia.
Erro, harri, har leopean ari dira ospatzen Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia. Familia zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna izango dute Bilbo inguruetan.
Abusu Ikastolak antolatu du Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan egingo duten 44. Ibilaldia. Indarberriturik itzuli da Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.
Aurtengo Ibilaldia Bilbo eta Arrigorriaga udalerrien artean dagoen Abusu auzoan izango da, Abusu Ikastolaren antolakuntzapean. Larunbat arratsaldean ibili dira jaialdiaren azkenengo detaileak prestatzen, eta 4 gune izango ditu: Ikastolan bertan, Ibaiondo Parkean, Ollarganen eta Montefuerten.
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).