Gizartea -

TRAFIKOA

36 urteko emakume bat hil da Zaratamon izan den trafiko-istripuan

BI-625 errepidean izan da ezbeharra, goizeko 06:00ak inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto batek eta furgoi batek elkarren kontra jo dute.

Zaratamo, gaur. Argazkia: Iker Salgado
Zaratamo, gaur. Argazkia: Iker Salgado
Zaratamo, gaur. Argazkia: Iker Salgado

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko emakume bat hil da, gaur goizean, Zaratamon (Bizkaia) izan den trafiko-istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, auto batek eta furgoi batek elkarren kontra jo dute, eta kolpearen ondorioz, autoko gidaria tokian bertan hil da. Beste ibilgailuko gidaria, berriz, zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera.

BI-625 errepidean izan da ezbeharra, 06:00ak inguruan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Istripuaren ondorioz, bidea itxita geratu da, eta 07:00ak inguruan zabaldu dute erreietako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Prentsa digitalaren azken orduko Arrigorriaga bideoak Gaurko azken orduko albistea Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Errepideko istripuen biktimak