EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

08:29

Prentsa aretoa

Batzen gaituen zinema

ETBk '20.000 especies de abejas' film arrakastatsua estreinatuko du gaur gauean

EITB

Estibaliz Urresolaren filma ekarriko digu telebistara, estreinakoz, "La Noche De..." saioak, 22:15etik aurrera, ETB2n. Istorio hunkigarria, euskal zinema bere unerik gozoenean den honetan.

  • '20.000 especies de abejas'

    '20.000 especies de abejas'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gauean, azaroak 12, 20.000 especies de abejas film arrakastatsuaren estreinaldia ekarriko du telebistara ETB2ko La Noche De… saioak. Estibaliz Urresolak zuzendutako pelikula 22:15etik aurrera izango dugu ikusgai. Emanaldi berezi batean, saritutako lanaren ibilbide ikusgarriari begiratu bat emango dio Dani Alvarezen programak.

EITBren partaidetza du filmak, eta, zalantzarik gabe, bultzada handia eman dio euskal zinemak bizi duen une gozoari. Besteak beste, Patricia Lopez Arnaiz, Sofia Otero, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano dira protagonistak, eta Urresolaren gidoiarekin, Cocoren istorioa kontatzen dute. Zortzi urte ditu, eta ez dator bat gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin. Ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek beti Aitor deitzen dioten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen.

Primeran euskarazko doako plataforman arrakasta handiarekin estreinatu zen, eta orain telebistara iritsiko da, EITBren eskutik, urteko filmetako bat: hiru Goya sari, Zilarrezko Hartza, Urrezko Biznaga, Feroz saria… eta nazioartean hamaika sari eta aitortza. Filmak historia egin zuen Berlinalen estreinatu zenean, eta 2024ko Goya sarietarako 15 izendapen lortu zituen, markak hautsita: EITBk parte hartutako film batek sariketa honetan inoiz lortutako izendapen kopuru handiena da.

Estreinaldi berezi honekin bat egingo dute Euskal Telebistako saioek, eta elkarrizketak eta erreportaje bereziak egingo dituzte asteartean bertan.

eitb

eitb

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena