EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
PRIMERAN Originalak
EITB MEDIA
Maialen Caballero 'Mai' tatuatzaile profesionala da gidaria. Sukaldariekin elkartu eta truke bat egiteko asmoa du: plater berezi bat kozinatu beharko diote eta berak tatuaje baterako diseinua prestatuko die. Ausartuko al dira Mairen irudiak tatuatzera?
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Astearte honetan estreinatu da PRIMERAN streaming plataforman "Dastattoo" saio berria, sukaldaritza eta tatuajeak uztartuko dituen programa. Maialen Caballero Mai tatuatzaile profesionala da bertan gidari eta protagonista. Leioako Arte Ederren fakultatean ikasi zuen, eta orain sei urte ireki zuen tatuaje estudioa. Saio berri honetan sukaldariekin truke bat egiteko asmoa du: plater berezi bat kozinatu beharko diote, eta hark tatuaje baterako diseinua prestatuko die. Lortuko ote du sukaldariek berak sortutako diseinuak tatuatzea?
Zortzi jatetxetan izan da Mai, goi mailako sukaldari eta arduradun nagusiekin: Julen Baz (Garena jatetxea, Dima), Xabier Zabala (Kirkilla Enea jatetxea, Zarautz), Uxue Landa (Ardibeltza jatetxea, Kortezubi), Ane Lore Lasa (R jatetxea, Donostia), Iker Perez Sarasketa (Mendigoikoabekoa jatetxea, Atxondo), Ido Garcia (Garraxi taberna, Donostia), Sergio Ortiz de Zarate (Zarate jatetxea, Bilbo) eta Iñigo Sarobe (Sarobe okindegia, Bera). Sukaldariak eta euren sukaldeak gertutik ezagutuko ditugu; eta Maik zapore berriak dastatu, jaki ezezagunak ahoratu, eta nazka zein beldurrei aurre egin beharko die.
Begira Produkzioak ekoiztetxearen lana da, Ane Rotaetxe Torrontegik zuzenduta. Kerman Diaz Franco ibili da gidoilari lanetan eta irudiaren ardura Markel Suarez Cearretarena da. Basque Culinary Center eta Mantala proiektuaren eskutik, PRIMERAN doako plataforman ikusgai dago jada.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa