Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

08:33

Zinemaldia

69. edizioa

Donostiako 69. Zinemaldiko sarrerak, salgai

EITB MEDIA

Kutsatzeak saihesteko eta trazabilitatea errazteko, sarrerak online baino ez dira salduko, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bidez. Irailaren 17tik aurrera, zinema-aretoetako leihatiletan erosi ahal izango dira sarrerak.

  • Donostiako Zinemaldia. Argazkia: Efe

    Donostiako Zinemaldia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irailaren 17tik 25era bitartean egingo den Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko sarrerak salgai daude jada. Lehen hiru jardunaldietako sarrerak 'online' erosi ahal izango dira.

Kutsatzeak saihesteko eta trazabilitatea errazteko, sarrerak online baino ez dira salduko, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bidez. Irailaren 17tik aurrera, zinema-aretoetako leihatiletan erosi ahal izango dira sarrerak.

Zinemaldiak salmenta mailakatuaren alde egin du berriro. Ohi bezala, igandean hasi da sarreren salmenta, baina lehen hiru egunetarako (irailaren 17, 18 eta 19rako) soilik erosi ahal izango dira sarrerak.

Irailaren 13an, hilaren 20rako (astelehena), 21erako (asteartea) eta 22rako (asteazkena) sarrerak erosi ahalko dira, eta, azkenik, irailaren 14an, hilaren 23ko (osteguna), 24ko (ostirala) eta 25eko (larunbata) saioetarako txartelak eskuratu ahalko dira.

Hilaren 15etik aurrera, saio guztietarako sarrerak erosten jarraitu ahalko da. Ikusle bakoitzak saio bakoitzerako bi sarrera erosi ahalko ditu, eta erosketa bakoitzean 20, gehienez ere.

Kursaaleko, Victoria Eugenia Antzokiko eta Principal Antzokiko edukiera % 50ekoa izango da, eta gainerako zinema-aretoetan (Tabakalera, Trueba, Principe, Antiguo Berri), % 60koa.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena