Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Euskal Zinemaren Galan
eitb.eus
Eibartarrak Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan jasoko du golardoa, irailaren 22an.
Sara Bilbatuak hilaren 22an jasoko du saria. Argazkia: Donostia Zinemaldia.
Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira Saria, Donostia Zinemaldiaren eta Ibaia eta EPE/APV ekoizleen elkarteen eskutik, “euskal zinemaren alorrean nabarmena den pertsona ezaguna” baita, berorien aburuz. Azken 25 urteotan ikus-entzunezko 75 ekoizpenetan baino gehiagotan casting-arduradun izandako profesionalak Victoria Eugenia Antzokian jasoko du golardoa, irailaren 22an, Euskal Zinemaren Galan.
EHU Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentzia lortu ondoren, Sara Bilbatuak (Eibar, 1958) 1994an egin zuen lehen lana casting zuzendari gisa, Santiago Aguilarrek eta Luis Guridik osaturiko tandemak zuzendutako Justino, un asesino de la tercera edad filmean.
Ordutik, lanean jardun da Pedro Almodóvar (Todo sobre mi madre eta Hable con ella), Juanma Bajo Ulloa (Airbag), Mariano Barroso (Éxtasis eta Los lobos de Washington), Daniel Calparsoro (Salto al vacío), Isabel Coixet (Los que aman), Julio Medem (Los amantes del círculo polar, Lucía y el sexo eta Caótica Ana), Jaime Rosales (La soledad, Petra), Guillermo del Toro (El espinazo del diablo eta El laberinto del fauno), David Trueba (La buena vida), Carlos Vermut (Magical Girl eta Quién te cantará) eta beste zinemagile batzuekin.
Gainera, 2004an El aire que respiro idatzi eta zuzendu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Kimuak katalogoan sartu zen film laburra.
Orain arte, Imanol Uribek (2009), Álex Angulok (2010), Elías Querejetak (2011), Michel Gaztanbidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015), Ramón Bareak (2016), Julia Juanizek (2017), Ramón Agirrek (2018) eta José María Txepe Larak (2019) jaso dute ohorezko golardoa.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa