Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

20:18

Zinemaldia

Donostia Saria

Zinema pantaila handian ikusten dutenei eskaini die saria DeVitok, hunkituta

Mikel Dominguez | eitb.eus

Aktore, zuzendari eta produktore estatubatuarrak eskerrak eman dizkie donostiarrei "eskuzabaltasunagatik", eta zinema "zuzendariek nahi duten bezala" ikusten dutenei eskaini die Donostia Saria.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostia Saria jaso du Danny DeVitok, Juan Antonio Bayona zuzendariaren eskutik. Nabarmen hunkituta irten da Kursaaleko galara. Donostiako publikoaren "eskuzabaltasunak" hunkitu duela onartu du aktore, zuzendari eta produktore estatubatuarrak.

Ia bost hamarkadatan egin du lan DeVitok antzerkian eta zineman, aktore bezala eta kameren atzean. Urrezko Globo eta Emmy banaren irabazlearen ibilbidea saritu du Zinemaldiak.

Zinema pantaila handian ikustera, "pare bat dolarren truke", areto batera sartzen diren zinemazaleei eskaini die Donostia Saria DeVitok, "zuzendariek, gidoilariek eta produktoreek pelikulak ikustea nahi duten bezala".

DeVito "zinemaren gizonik handienetako bat" dela esan du Bayonak, ikuspegi guztietatik. Bere umore-sena eta, aktore bezala, pertsonai guztiei "gizatasuna emateko" gaitasuna goraipatu du Bayonak. Produktore bezala daukan "usaimena" ere txalotu du, eta, zuzendari bezala, pertsonaiak muturrera eramaten eta, hala ere, "gizakiaren esentzia harrapatzen" duela esan du.

Aldaketa klimatikoa

Gala baino lehen, Danny DeVitok aldaketa klimatikoen arriskuez ohartarazi du prentsaurrekoan, eta Donald Trump kritikatu du, aipatu gabe, "berotze globalari bizkarra emateagatik".

"Berotze globalari eta hitzarmen guztiei bizkarra eman dien herrialde batetik nator. Ez gaude egoera onean, eta hurrengo hauteskundeekin aldatzea espero dut, suntsiketa honekin bukatzeko", esan du.

Aktorea, zuzendaria eta produktoreak bere ibilbideko momenturik barregarrienak gogoratu ditu prentsaurrekoan, eta bere lanerako gakoa azaldu du: "Ez dut etorkizunean pentsatzen, beti unean gertatzen dena daukat buruan", esan du.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena