Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Zinemira
Agentziak | Erredakzioa
Bere lehenengo luzemetraia estreinatuko kazetariak Zinemira sailean. Zornotzako musikariaren sormen prozesuan barrena sartuko da, Alain Urrutiaren margolanekin batera.
Oier Aranzabalek zuzendutako 'Margolaria' pelikularen fotograma bat.
Albisteak (1)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Oier Aranzabalen lehenengo luzemetraia da Margolaria, Mikel Urdangarin musikariari buruz. Bere azken diskoaren titulu bere dauka dokumentalak, baina haratago doa, "musikari batek bere sormen prozesuan zehar egiten duen bidaia" kontatzea baitu helburu. EiTBren partaidetzarekin sortutako pelikula da.
"Ez nuen Mikel Urdangarinen dokumentala egin nahi, baizik eta pertsonaia interes unibertsalaren ikuspuntutik harrapatzea da, bere lanaz bizi den kantautore bezala, antzokiak betetzen dituen baina erraz bizi ez den musikaria bezala. Istorio hori kontatu nahi nuen; Urdangarinena da, baina Nashville, Txina edo Japoniako musikari batena izan zitekeen", azaltzen du Aranzabalek.
Zuzendaria musikaria eta kazetaria ere bada. Bere lehenengo pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren Zinemira sailean.
Lehenagotik zuen Aranzabalek "ibilbide bat" zuen musikari baten erretratua egitearen "ideia". Santanderren, Alain Urrutiaren erakusketa batean, Urdangarinekin topo egin zuen. Proiektua momentu horretan sortu zen, eta azkenean, Bilboko margolariak ere parte hartu zuen.
"Mikel 20 urteko ibilbidea dauka atzean, dozena bat disko argitaratu ditu, eta euskal eszenaren kantautore garrantzitsuenetariko bat da. Pertsona egokiena zela iruditu zitzaidan", dio Aranzabalek.
Dokumentala musikaria Londresera, Urrutiaren estudiora, margolan baten bila doanean hasten da. Momentu horretan musikariaren beste bidaia ere hasten da: orain dela hogei urte bere irakasle lana utzi zuenarena, ziurgabetasunez betetako ibilbideari hasiera emateko. Bere inguruko jende gehienak ez zuen erabaki hori ulertu.
Buenos Aires, Edinburgh eta Japoniako Okinawa uhartean ere grabatu du pelikulak Aranzabalek. Bi urteko lana izan da, bakarrik hasitakoa. Gero "lagun eta lankide lantalde bikaina" batu zitzaion; Iker Treviño fotografian eta Martin eta Xabier Etxebarria gidoian, adibidez.
Publikoarekin bizitako momentuak, familiaren eta alboan dituen musikarien iruzkinak eta gogoetak daude pelikulan, baita isiltasunak eta txaloen osteko hutsunea ere.
Zuri-beltzean grabatuta dago pelikula. Erabaki erraza izan zen hori Aranzabalentzat, kontakizun osoan zeharreko margolanetan gris-eskala erabiltzen baitu Urrutiak.
Lou Topeten musikaria
Ez dauka "inondik inora" Mikel Urdangarinen eskarmentua, baina Aranzabalek badaki zer den zuzeneko bat, Lou Topet taldeari esker. “Sortzailea sentitzen naiz. Ez zait gustatzen musikaria naizela esatea, baina zuzeneko bat barrutik ezagutzeak asko lagundu dit, sortzaile bezala”, esan du.
"Proiektua antolatzera, errodajean zehar sor zitezkeen arazoei aurreratzea eta dokumentalean heltzen ditugun arazoari buruz pentsatzera lagundu dit", azaldu du Aranzabalek. "Arrakasta, publikoarekin izandako harremana, sormenaren alkimia eta bakardade krudela", esaterako.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa