Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Inaugurazio ekitaldia
M. D. | eitb.eus
Zinemaldiaren historian euskal zinema gehien izango duen edizioa hasi da Donostian, umorez betetako inaugurazio-galarekin. Ricardo Darin aktorearen 'Uste gabeko maitasuna' pelikulak ireki du jaialdia.
Ricardo Darin 'Uste gabeko maitasuna' pelikularen protagonista da, sail oizialean / Argazkia: EFE.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Zinemaz bete da Gipuzkoako hiriburua. Inaugurazio ekitaldiarekin hasi da Zinemaldiaren 66. edizioa, Kursaalean.
Iragarrita zegoen bezala, umorea izan da galaren protagonista nagusia. Bi hizkuntzatan egin da ekitaldia, baina bikoiztasunik gabe. Belen Cuestak gaztelaniaz zuzendu du lehen zatia, eta Nagore Aranburu euskara hutsean aritu da bigarrenean.
Gero, bien artean banatu dute bukaera. Industria, kritikariak, Donostia eta Zinemaldia bera kritikatu du Cuestak, umorez, eta Aranburuk nazioarteko mailako ekitaldi bat euskaraz aurkeztearen abantailak aprobetxatu ditu umorea egiteko.
Ricardo Darin eta Mercedes Moran aktoreek eta Juan Vera zuzendariak Uste gabeko maitasuna filma aurkeztu dute. Sail ofizialean arituko da pelikula argentinarra. Urrezko Maskorra irabazi zuten bi zuzendari ere sail ofizialean lehiatuko dira: Carlos Vermut eta Isaki Lacuesta. Louis Garrel, Felix Van Groeningen, Peter Strickland eta Naomi Kawase zuzendarien pelikulek ere hartuko dute parte.
Aurten, sail ofizialean euskal pelikula bat ere izango da: Telmo Esnalen Dantza.
Epaimahaiak aurkezteko ere balio izan du galak. Alexander Payne sail ofizialeko epaimahaiko buruak lagun izan ditu Bet Rourich, Agnes Johansen, Nahuel Perez Biscayart, Constantin Popescu eta Rossy de Palma.
"Asko maite dugu zinema, eta pilo bat gustatuko zaizkigu pelikula guztiak edo ia guztiak, eta erabakiak zailak izango dira", esan du Paynek.
Aurtengoa Zinemaldiaren historian euskal zinema gehien erakutsiko duen edizioa izango da. Esnalen pelikula ez bezala, bi euskal film sari bila lehiatuko dira, Zuzendari Berriak atalean (Oreina, Koldo Almandoz) eta Zabaltegi-Tabakaleran (592 metroz goiti, Maddi Barber).
Urtero bezala, FIPRESCI Saria eman dute kritikariek. Aurten, Paul Thomas Andersonek —ez da galan egon— irabazi du, Phantom Thread pelikulagatik.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa