Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

10:39

Zinemaldia

Irailak 21-29

'Dantza' Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da

eitb.eus

Telmo Esnalen filma Proiekzio Berezi gisa emango dute Donostian, lehiatik kanpo. Zinemaldiak 66. edizioko Estatuko zinema aurkeztu du gaur, Madrilen.

  • 'Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat' da 'Dantza'

    'Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat' da 'Dantza'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Zinemaldiak gaur aurkeztu du, Madrilen, euskal zinemak eta Espainiako Estatukoak irailaren 21etik 29ra ospatuko den 66. edizioan izango duten isla. ‘Dantza’ Telmo Esnalen filma Sail Ofizialean ikusi ahalko da, lehiatik kanpo, Proiekzio Berezi gisa.

“Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat” da “Dantza”, ETBren babesa duen filma, Txintxua Films ekoiztetxetik azaldu dutenez, “bizirik irauteko borrokarena. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza”.

Bestalde, jakina zenez, "Oreina" Koldo Almandoz zinemagile donostiarraren fikziozko lehen filmak New Directors sailean parte hartuko du.

Halaber, Cannesetik igaro ondoren, Raúl de la Fuente nafarrak eta Damian Nenowek “Another Day of Life” Ryszard Kapuscinskiren eleberri homonimoaren moldaketa animatua aurkeztuko dute Perlak sailean.

 

Maddi Barberrek, bestalde, “592 metroz goiti” Kimuak 2018 katalogoko film laburra erakutsiko du Zabaltegi Takalera sailean.

Urrezko Maskorrerako borroka

Bestalde, Iciar Bollain hirugarrenez lehiatuko da Sail Ofizialean, “Yuli” Londreseko Royal Balleteko dantzari nagusi bihurtu zen lehen beltzaren istorioa kontatzen duen filmarekin oraingoan.

Isaki Lacuesta 2011ko Urrezko Maskorraren irabazlea berriro izango da Sail Ofizialean: “Entre dos aguas” bi anaiaren istorioa aurkeztuko du.

Beste irabazle batek, 2014ko Urrezko Maskorraren irabazle Carlos Vermutek, “Quién te cantarápelikularen iritsiko da oraingoan Donostiara, Najwa Nimri, Eva Llorach, Carme Elías eta Natalia de Molina aktoreek jositako istorioarekin.

Gainera, Rodrigo Sorogoyenek “El reino” aurkeztuko du Sail Ofizialean, eta Enrique Urbizuk “Gigantes” Jorge Doradorekin batera idatzitako telesaila, lehiaz kanpo.

Halaber, Proiekzio Berezien artean, Telmo Esnalen lanaz gain, “Tiempo despuésJose Luis Cuerdaren lana “Amanece, que no es poco obraren jarraipena ikusi ahalko da.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena