Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
13 pelikula gehiago
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko 65. edizioaren antolatzaileek sail horretan egongo diren beste 13 filmen berri eman dute.
"12 jours / 12 Days" Depardonen filma emango dute sail horretan, besteak beste
Manuel Abramovich, Filipa César, Raymond Depardon, Damien Manivel eta Kohei Igarashi, Ilian Metev, Hong Sang-soo eta Frederick Wiseman zuzendarien azken film luzeak gehitu dituzte Zabaltegi-Tabakalera Donostiako Zinemaldiaren sailera. Iaztik lehiaketa-sail bihurtua, aurten "The Square" (Ruben Östlund) filmak, Canneseko Urrezko Palmorriaren irabazleak, emango dio hasiera.
Frederick Wiseman zinemagile beteranoak bere ibilbidearen omenezko Oscar saria jaso zuen 2016an, eta "Ex Libris: New York Public Library" dokumentala erakutsiko Donostian, non munduko jakintza erakunde handienetako batean barneratuko baitu ikuslea.
Raymond Depardon frantses argazkilari eta zinemagile ospetsuak "12 jours / 12 Days" aurkeztuko du aurten, Frantziako zentro psikiatrikoetan dauden pertsonen bizimodua erakusteko.
Gainera, "Geu-hu / The Day After" Hong Sang-soo zinemagilearen lana ere aukeratu dute aurten sail horretan, iaz zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi eta gero.
Manuel Abramovich argentinarrak bere bigarren film luzea aurkeztuko du Donostian, "Soldado", Filipa Cesarrek "Spell Reel", Clément Cogitorek “Braguino”, Damien Manivel Kohei Igarashik "La nuit où j'ai nagè" / "The Night I Swam" eta Ilia Metevek "3/4".
Aurretik iragarri bezala, “Saura(s)” Felix Viscarreten dokumentala eta "Plágan" / "Plague" Koldo Almandozen film laburra ere erakutsiko dituzte "The Square"k zabalduko duen sailean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa