Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
65. edizioa
eitb.eus
Latindar jatorriko zinemagileek zuzendutako edo latindar komunitatea ardatz duten filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiko saila. 35.000 euroko saria jasoko du irabazleak.
Michel Franco mexikarrak 'Las hijas de abril' aurkeztuko du
Argentinan, Brasilen, Txilen, Costa Rican, Mexikon, Dominikar Errepublikan, Uruguain eta Venezuelan ekoitzitako hamabi filmek osatuko dute Donostiako 65. Zinemaldian Horizontes Latinos saila
Besteak beste, La educación del Rey, Santiago Estevesen (Mendoza, Argentina, 1983) lehen film luzea erakutsiko dute sail horretan, baita La novia del desierto Cecilia Atán (Buenos Aires, 1978) eta Valeria Pivato (Buenos Aires, 1973) zuzendariena ere.
Halaber, Natalia Garagiolaren (Buenos Aires, 1982) lehen film luzea, Temporada de caza (Zinema Eraikitzen 31), Veneziako Nazioarteko Kritikaren Asteko lehian ere arituko da, Donostian ez ezik.
Gustavo Rondonek (Caracas, 1977) arrakasta izan du film laburren nazioarteko zirkuituan, eta La familia Limako zinema jaialdiko film onenaren epaimahaiaren saria jaso duen filma da berak sortutako lehen pelikula luzea. Hori erakutsiko du Zinemaldian
Alexandra Latisheven (San Jose, Costa Rica) lehen film luzea da Medea, eta BAFICIko (Buenos Aireseko Zinema Independenteko Nazioarteko Jaialdia) lehiarako sailean sartu zen.
Marcela Saiden (Santiago, Txile, 1972) bigarren filma proiektatuko dute Horizontes Latinos sailean, Los perros Canneseko Kritikaren Astean aurkeztutako filma.
Las olas Adrian Biniez (Remedios de Escalada, Argentina, 1974), zuzendari, gidoilari, aktore eta abeslariaren hirugarren film luzea da.
Halaber, Michel Franco (Mexiko Hiria, 1979) zuzendariak aipamen berezia jaso zuen Donostian Después de Lucía (2012) filmari esker, eta Cannesen Un Certain Regard saileko film onenaren saria irabazi zuen. Oraingoan, Las hijas de Abril filmarekin itzuli da Zinemaldira, aktore taldean, besteak beste, Emma Suarez duela.
Sebastián Lelioren (Mendoza, Argentina, 1974) ibilbideak ere lotura estua du Donostiarekin. Bere laugarren filmarekin (Gloria), Donostiako Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2012an, baita emakumezko antzezle onenaren (Paulina García) Zilarrezko Hartza ere, Berlinen. Una mujer fantástica bere filmik berrienak gidoi onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlinalen eta lan horrexek zabalduko du Horizontes Latinos aurten.
Affonso Uchoak (Contagem, Brasil) eta Joao Dumansek Arábia / Araby aurkeztuko dute, eta Ulises Rosellek (Buenos Aires, 1970) Al desierto.
Azkenik, Nelson Carlo de los Santos Arias (Santo Domingo1985) dominikar zuzendariaren hirugarren filma da Cocote, Locarnoko zinema jaialdiko Signs of Life saileko saria irabazi duena.
Hamabi film horiek Horizontes Saria (35.000 euro) lortzeko lehian parte hartuko dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa