Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Aintzatespena
Agentziak | Erredakzioa
Estatubatuar aktoreak “A monster calls” aurkeztu du Donostiako Zinemaldian, eta J. A. Bayona film horren zuzendariak eman dio ibilbide profesional osoaren omenezko saria.
Albisteak (2)
Hiriko zinema jaialdira eginiko hirugarren bisita ez du erraz ahaztuko Sigourney Weaverrek, Zinemaldiko arduradunek, bere ibilbide osoaren omenez, Zinemaldiaren sari gorena, Donostia saria, eman baitiote gaurkoan, 1979an “Alien” eta 1999an “A map of the world” aurkeztera etorri eta gero.
J. A. Bayona “A monster calls” Donostian biak aurkezten ari diren filmaren zuzendariak eman dio saria Weaverri, eta oso hunkituta zuzendu zaie aktore estatubatuarra Kursaalen bildutakoei, agertokira irtetean. “Muchas gracias, queridos amigos, eskerrik asko”, esan du.
“Alien”, “Gorilak lainopean” eta beste hamaika filmetako aktoreak 1979an “Alien” aurkeztera Zinemaldira eginiko lehen bisita hartu du gogoan. Gero, Oscar sarietarako hiru izendapen eta bi Urrezko Globo etorri ziren.
“Batzuek badakizuenez, ezagutu nuen lehen zinema jaialdia izan zen Donostiakoa, 1979an. Alien izeneko pelikula txiki batekin etorri nintzen, eta orduan ikusi nuen lehenengoz, Victoria Eugenia antzokian”, aitortu du agertoki gainean, publikoaren oihu eta txalo artean.
Ia lau hamarkadako ibilbidean berarekin lan egin duen jende “aparta” gogora ekarri eta gero, Espainia lan egiteko gehien maite duen herrialdeetako bat dela esan du. “Hemen filmak egitea artetzat hartzen dute oraindik”, adierazi du.
Donostia saria
Sigourney Weaver zinemaren hainbat eta hainbat izen handik (besteak beste, Ethan Hawke aktoreak larunbatetik) osatzen duten zerrendari gehitu zaio gaur. 1986. urtean lehenengoz eman zuten saria makina bat aktore eta zuzendari handik jaso dute jada: Gregory Peck, Glenn Ford (1987), Bette Davis (1989), Lauren Bacall (1992), Michael Caine eta Robert de Niro (2000), Isabelle Huppert, Sean Penn eta Robert Duvall (2003), John Travolta, Oliver Stone, Ewan McGregor, Tommy Lee Jones eta Dustin Hoffman (2012)…
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa