Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Donostia saria
Efe
66 urteko newyorktar aktoreak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren sari nagusia jasoko du irailaren 21ean, bere ibilbide osoaren aitormenez.
Albisteak (1)
Ripley tenientea “Alien”en, zientzialaria “Gorilak laino artean”en edo exekutibo azkarra “Working girl”en: topikoetatik urrun dauden emakume independenteena hamaika aldiz egitera eraman duen ibilbide profesional osoagatik jasoko du Donostiako Zinemaldiaren Donostia saria Sigourney Weaverrek irailean.
66 urteko newyorktar aktoreak “A monster calls” Juan Antonio Bayonaren filmik berriena estreinatuko du Donostian, lehiaketatik kanpo, eta “Avatar” historiako beste edozein filmek baino diru gehiago bildu duen pelikularen hiru jarraipen ditu estreinatzeko. Hauek dira bere ibilbideko gako batzuk.
1.- DEBUTA, SEI SEGUNDO, “ANNIE HALL”en. Pamena egin nahi zuen Weaverrek, baina Shelly Duvallentzat izan zen azkenean paper hori, eta Woody Allenen zazpigarren film luzean (“Annie Hall”, 1977) kamera aurrean sei segundo txintik esan gabe agertzearekin konformatu behar izan zuen.
2.- ZIENTZIA-FIKZIOAREN MUSA, “ALIEN”ETIK AURRERA. Ripley tenientearen paperari esker (“Alien”, 1979), zientzia-fikzioaren musa eta heroi modernoaren prototipo bihurtu zuen goizetik gauera. Ez zuen ia esperientziarik zinema munduan –Ridley Scottek kargu hartzen omen zion, kamerari begiratzen ziolako-, baina Weaverren iaiotasunak zur eta lur utzi zituen lantaldeko kide guztiak. Duela gutxi esan duenez, “Henrike V.a” Shakespeareren lanean oinarritu zen pertsonaia eraikitzeko.
3.- ERREBELDEA. Gaztedanik erakutsi zuen nortasun handikoa zela. Gurasoek “Susan Alexandra” izena jarri zioten, baina, hamaika urte zituela, aldatzea erabaki zuen, “Gatsby handia” eleberriko pertsonaia baten omenez.
4.- EMAKUME ALTUA. 1,83 metrokoa da. Altueraren ondorioz “ekoizleen sexu fantasiei egokitzen ez nintzaizkienez” paper asko galdu dituela esan du zenbaitetan. Nolanahi ere, Weaverrek bere alde erabili du altuera, oso ohikoak ez diren paperak lortzeko.
5.- MERYL STREEPEN ITZALEAN. Elkarrekin ikasi zuten Yale Schook of Draman, eta, orduan ere, irakasleek begiko omen zuten hiru Oscarren irabazlea. Weaverrek –hiru aldiz izan da Oscarra irabazteko hautagai- Streepek errefusatzen dituen paperak bidaltzen dizkiotela esan izan du. Donostia sariaren irabazleen zerrendan ere aurrea hartu zion Streepek, 2008an eman baitzioten.
6.- 80KO HAMARKADA, ARRAKASTATSUENA. “Alien”ek jaso zuen harrera onaren ostean, zinemazale askoren gogoan iltzatutako beste hainbat pertsonaiarena egin zuen, komikoak zein dramatikoak: deabruak hartutako auzokidea “Mamu-harrapatzaileak”en, Dian Fossey gorilen defendatzailea “Gorilak lainopean”en edo exekutibo azkarra “Working girl”en.
7.- GELDITU GABE, 90EKO HAMARKADAN. Hurrengo hamarkadan ere hainbat pertsonaia gogoangarri utzi zituen: Kevin Klineren auzokoa “The ice storm” Ang Leeren filmean, “A map of the world” Julianne Moorerekin batera edo “Death and the maiden” Roman Polanskirena.
8.- ZIENTZA-FIKZIO GEHIAGO. Weaverrek bere pertsonaiarik ezagunenarengana jo zuen berriz, James Cameronek, David Fincherrek eta Jean-Pierre Jeunetek egin zituzten “Alien”en bertsioetan. Gainera, James Cameronek egingo dituen “Avatar”en hiru jarraipenetan ere lanpetuta egongo da aurrerantzean.
9.- HIRUGARREN ALDIZ DONOSTIAN. Donostia saria jasotzera etortzeko egingo duena Zinemaldirako hirugarren bisita izango du. 1979an “Alien” aurkezten egon zen, eta hogei urte geroago “A map of the world”. Duela 30 urte ezarritako saria jasoko duen 20. emakumezkoa izango da Weaver.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa