Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

11:08

Zinemaldia

''American pastoral''

Ewan McGregorrek zuzendutako lehen filma, Zinemaldiko Sail Ofizialean

N.V. | eitb.eus

"American pastoral" eskoziarrak zuzenduriko filmaren Europa mailako estreinaldia hartuko du zinema jaialdiak. 2012an Donostia saria jaso zuen aktorea filmeko protagonista ere bada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Zinemaldiak American Pastoral filmaren Europako estreinaldia hartuko du. Ewan McGregor 2012an Donostia saria jaso zuen aktorearen filma Sail Ofizialean lehiatuko da; eskoziarrak kameren atzean egindako lehendabiziko lana da.

Philip Roth idazleari Pulitzer saria ekarri zion eleberria du oinarri filmak, eta AEBko familia baten barne kontakizuna egiten du, hainbat hamarkadatan zehar. Bizimodu idilikoa txiki-txiki eginda geratuko da, AEBren kultura-egitura betiko aldatu zuen asaldura sozialak eta politikoak eraginda.

Ewan McGregor zuzendari eta aktore lanetan jardun da, eta Seymour Levov Suediarra antzeztu du, institutuan atleta bikaina izandakoa eta egun negozio gizon arrakastatsua. Dawn izeneko emakume batekin ezkonduta dago, zoriontsu bizi da itxuraz, baina laino beltzak ageri dira zeruertzean.

Merry alaba desagertu egingo da, indarkeriazko ekintza bat egin izana leporatu ostean, eta Suediarra alabaren bila hasiko da, familia elkartu nahirik.

Antzezle taldean, honako izen hauek ere ageri dira: Jennifer Connelly (Oscar sariaren irabazlea, A Beautiful Mind filmean egindako lanagatik); Dakota Fanning; Uzo Aduba; eta David Strathairn.

American Pastoral “Trilogia Amerikarra” izenez ezagutzen denaren lehen zatia da; sorta berekoak dira I Married a Communist eta The Human Stain. Azken horren zinemarako egokitzapena Robert Bentonek zuzendu zuen, 2003an.

Ewan McGregor (Perth, Eskozia, 1971) hirugarrenez etorriko da Donostiara aktore gisa egindako lan garrantzitsuenetako batzuk bertan aurkeztu eta gero: Shallow Grave (1994), Danny Boylek zuzendua; Mark Renton heroinomanoaren interpretazioa Trainspotting filmean (hori ere Boylek zuzendua), 1996an belodromoan 2004ko Incorrect@s atzera begirako zikloan emandakoa; Moulin Rouge filmaren emanaldia, Belodromoan hura ere (2001), eta Donostiara lehendabizikoz ekarri zuena; The Ghost Writer (2010), Roman Polanskik zuzendua; Perfect Sense (2011), Culinary Zinema sailaren lehendabiziko edizioan; eta, azkenik, The Impossible (2012). Azken film horrexekin itzuli zen Donostiara, Zinemaldiaren 60. urteurrenean, Donostia saria jasotzera.

Zinemaldiaren sari gorena irabazi duen aktore gazteena da McGregor.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena