Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

11:57

Zinemaldia

64. edizioa

Zinemaldia elkargunetzat irudikatzen du 64. edizioaren kartelak

eitb.eus

Aurtengo kartel nagusiaren egilea Jorge Elosegui donostiarra da. Edizio honetako bigarren zikloa “The Act of Killing. Zinema eta Indarkeria Globala” izango da.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Zinemaldiak badauka aurkezpen txartela. Eureka! zientzia museoan gaur eginiko ekitaldi batean aurkeztu dituzte zinema jaialdiaren arduradunek berorren kartel nagusia eta sail bakoitzaren kartela. Atzo Jacques Beckerren zikloa aurkeztu eta gero, irailaren 16tik 24ra egingo den jaialdiko bigarren zikloa munduko indarkeria egoerak aztertzera bideratuta egongo dela iragarri dute.

“Kartelak Zinemaldia elkargune bezala irudikatzen du: elkargune bat, industria honetako profesionalentzat, kazetarientzat eta ikusleentzat”, esan du Jorge Elosegui kartelaren egileak.

Ekitaldian, gainera, Zinemaldiko sail guztien kartelak ere erakutsi dituzte: Zuzendari Berriak, Zabaltegi-Tabakalera, Horizontes Latinos, Perlak eta Culinary Zinema.

Indarkeria, aztergai

Gainera, dagoeneko jakina da zein izango diren aurten Zinemaldiko bi zikloak: atzo Jacques Becker zinemagile frantsesari eskainitakoa aurkeztu zuten, eta bigarrena "The Act of Killing. Zinema eta Indarkeria Globala" izango dela iragarri dute gaur.

Mundu osoan gertatzen diren indarkeria-egoeren analisia egiteko laguntza eskaini nahi du zikloak, hautatutako film batzuen bidez. Zikloaren irudiak  Jean-Stéphane Sauvaire zuzendariaren Johnny Mad Dog filmaren argazki batean du oinarria.

e>

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena