Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Zinemaldia
Natxo Velez | eitb.eus
Karmele Soler makillatzaileak Zinemira saria jaso du ibilbide profesional osoagatik, eta Asier Altunak eta Telmo Esnalek euskal gidoi onenaren saria “Amama” filmagatik.
Informazio gehiago (2)
Josean Bengoetxeak eta Itziar Ituñok aurkeztutako gala batean, euskal zinemaren azken urteko uztaren errepasoa egin dute profesionalek gaur Donostian, Zinemaldiaren baitan, eta, Zinemira saria ez ezik, urteko euskal gidoi onenaren saria ere banatu dute Victoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian.
Asier Altunak eta Telmo Esnalek jaso dute saria, Joanes Urkixo euskal gidoigileen elkarteko presidentearen eskutik, ?Amama? filmean egindako lanagatik, pelikula Sail Ofizialean estreinatu eta biharamunean.
Halaber, aurten Zinemaldiko Zinemira saria irabazteko ?Amama? (Asier Altuna), ?Pikadero? (Ben Sharrock), ?Psiconautas? (Alberto Vazquez eta Pedro Rivero), ?Un otoño sin Berlin? (Lara Izagirre), ?Jai-Alai Blues? (Gorka Bilbao), ?Walls? (Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestaran) eta ?Gure sor lekuaren bila? (Josu Martinez) lehiatuko direla gogorarazi dute gaurko ekitaldian. Sari hori larunbatean emango dute, amaiera galan.
Karmele Soler, Zinemira saria jaso duen lehen emakumea
Jarraian, gaueko protagonistaren, Karmele Soler makillatzailearen, txanda heldu da: Zinemira saria jaso du donostiarrak. Ibilbide oparoko langileak Estatuko zinemagile handienekin lan egin du, ETBn lanean hasi zenetik (Pedro Almodovar, Julio Medem, Imanol Uribe, Juanma Bajo Ulloa, Daniel Sanchez Arevalo, Pablo Malo?) eta Goya sari bat irabazi zuen 2012. urtean ?La piel que habito? Almodovarren pelikulan egindako lanagatik.
Aitana Sanchez Gijon aktore eta adiskideak eman dio saria Solerri, ezustean, donostiarrak ez baitzekien ezer. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak Zinemira sariaz hitz egiteko deitu zionean Karmele Solerrek sariduna makillatzera joan beharko zela uste izan zuela kontatu du Sanchez Gijonek agertokitik, irribarretsu, eta haren eskuekin Soler ?aldarteak sortzen? jarduten dela esan du aktoreak.
?Oso hunkigarria da Zinemira saria irabaztea, eta Aitanarengandik jasotzea oparia da. Ez nuen inondik inor espero. Jaialdi honek profesional gisa nola hazi naizen ikusi du, eta une gogoangarriak pasatu ditut hemen, oraingoa esate baterako?, adierazi du oroigarria jasotzean.
Hunkituta, saria jaso duen lehen emakumea dela azpimarratu du Solerrek: ?Lotsa puntu batez baina harro jasotzen dut saria, eta teknikari guztiekin partekatu nahi dut. Lehen emakumea naiz sari hau jasotzen, baina nire atzetik beste asko etortzea espero dut. Amari eskaini nahi diot. Gora euskal zinema!?
?Un otoño sin Berlin?
Soler agurtutakoan, Lara Izagirre zuzendaria eta Irene Escolar protagonista buru, ?Un otoño sin Berlin? filmeko lantaldeak hartu du agertokia. Zornotzar zinemagilearen lehen filmaren mundu mailako estreinaldia egin dute gaurko galan.
?Toki paregabea honetan? pelikula estreinatzearren oso pozik agertu da bizkaitarra, eta emakumeei aukera gehiago ematea eskatu die bertan bildutakoei.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa