Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
63. Zinemaldia
N.V. | eitb.eus
Lara Izagirre zornotzarraren filma Euskal Zinemaren Galan erakutsiko da lehenengoz, irailaren 21ean, Victoria Eugenia antzokian.
Un otoño sin Berlín Lara Izagirrek zuzenduriko filmaren estreinaldia Donostia Zinemaldian egingo da, Euskal Zinemaren Galan. Irailaren 21ean izango da, Victoria Eugenia antzokian.
Zinemaldia atzo hasi zen programazioaren zati batzuk aletzen, eta, besteak beste, Asier Altunaren, Alex de la Iglesiaren eta Imanol Uriberen azken pelikulak irailaren 18tik 26ra Donostian 63. aldiz ospatuko den topagunean ikusi ahalko direla iragarri zuten. Gaur, Lara Izagirreren lana ere ikusiko dela aurreratu dute.
Un otoño sin Berlín Zinemaldiko Zinemira sailaren barruan dago programatuta, eta Euskal Zinemaren Irizar saria irabazteko lehiatuko da. Sari hori munduko estreinaldi gisa aurkezturiko euskal film onenari ematen zaio.
Irene Escolar, Tamar Novas, Ramón Barea eta Lier Quesada dira filmaren protagonistak, eta Juneren istorioa kontatzen du. Gaztea jaioterrira itzuliko da ustekabean, denbora batez atzerrian bizi ostean, eta mingarria izango da buelta: familia eta lehenengo bikotekidea, Diego, aldatu egin dira. June ere aldatu da, eta zail egingo zaio hautsitako lotura horiek osatzea. Baina, udazkeneko hego haizeak bezalaxe, Junek iraultza ekarriko du.
Filma Lara Izagirrek (Amorebieta, 1985) eginiko lehen film luzea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua, New York Film Schoolen jarraitu zituen zinemako ikasketak. Bartzelonan Gidoigintzako masterra egin zuen, Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC). Hantxe hasi zen Un otoño sin Berlín lanaren gidoia idazten, eta, hari esker, Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuen, hura garatzeko. 2010ean Gariza Produkzioak ekoiztetxea sortu zuen, eta hainbat film labur ekoitzi eta zuzendu ditu harekin: Bicycle Poem (2010), KEA (2011), Next Stop Greenland (2012) eta Larroxa (2013). Sormenaren bide ezkutuak (2013) film laburra Donostia Zinemaldiaren 61. edizioko Culinary Zinema atalean estreinatu zuten.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa