Zinema
Urriak 25-Azaroak 1
N. V. | EITB Media
Urriaren 25ean hasi eta azaroaren 1ean amaituko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astearen 35. edizioa.
"Una ballena" filmak itxiko du Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Donostiako Astea
Daniela Forever Nacho Vigalondok zuzendu duen euskal ekoizpenak irekiko du, urriaren 25ean, ostiralarekin, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako 35. Astea, Antzoki Zaharrean, eta Una ballena (2024) Pablo Hernandoren pelikulak itxiko du, azaroaren 1ean. Bi filmok euskal ekoizpenak dira, eta bigarrenean ETBk parte hartu du.
Aurten, 31 film luze, 45 labur eta telesailen 3 atal proiektatuko dituzten Donostiako zinema jaialdian, besteak beste, Rich Flu Galder Gaztelu-Urrutiaren (El hoyo) filma, EITBren parte hartzea duena.
Edizio honetako berritasun nagusia Animedon da, antolatzaileek zehaztu dutenez. Japoniako animaziozko zinemari eskainitako sail paraleloa da, eta lau film luze programatu dituzte bertarako.
Sail hori abiatzeko, Dragoi Bolari omenaldia egingo diote Antzoki Zaharrean, igandean, hilaren 20an. 1989an ETBk euskaraz emandako telesailaren lehen kapitulua proiektatuko dute.
Zinema jaialdiaren egoitza nagusia Antzoki Zaharra izango da, bertan proiektatuko da osorik Asteko film luzeen sail ofiziala, 23 tituluz osatua. Victoria Eugenia antzokian, berriz, euskal film laburren maratoia ere egingo da, EITBk emandako diru-sari eta guzti, lehen aldiz.
Hauek dira proiektatuko dituzten euskal film laburrak: Gizaki, Xanti Rodriguez; Hotz, Lander Castro; O.P.N.I., Borja De Agüero; Planetagatik, Eneko Muruzabal Elezcano; Presencia, Igor Salutregi; Sandra, Jon Herrero; Sesión, David González Rudiez; eta Tragedium, Gastón Haag
Bonoak urriaren 18an jarriko dituzte salgai, 09:00etan, Antzoki Zaharreko leihatilan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa