21:46

Zinema

EUROPAKO ZINEMA SARIAK

Pablo Berger bilbotarraren "Robot Dreams" filma, Europako animaziozko lanik onena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

'Robot Dreams' Bergerren laugarren film luzea da. Aurrez, 'Torremolinos 73', 'Blancanieves' eta 'Abracadabra' egin zituen, eta hau da animaziozko bere lehen lana.

  • Pablo Berger Europako animazio film onenaren sariarekin, eskuan. Argazkia: EFE

    Pablo Berger Europako animazio film onenaren sariarekin, eskuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Berger bilbotarrak irabazi du Europako Zinemaren Akademiaren (EFA) animaziozko film onenaren saria Berlinen, Frantziarekin batera ekoitzitako Robot Dreams filmagatik.

Larunbat iluntzean egin den zeremonian saria jaso ostean, Bergerrek eskerrak eman dizkio Akademiari, eta Guillermo del Toro "handiaren" hitzak ekarri ditu gogora: "Animazioa ez da genero bat".

"Ez dut etsiko industriak berdin tratatu arte", ohartarazi du, eta "Espainiako animaziozko zinemaren industria zirraragarriari" eskaini dio saria.

Bergerrek gogoratu du bere laugarren filma dela, animaziozko lehena, eta bide horretan jarraituko duela esan du. Era berean, animazioak ematen dituen aukera "amaigabeak" probatzera animatu nahi izan ditu zinemagile guztiak.

"Oso pozik" dagoela adierazi du behin eta berriz oholtza gainean, eta aurpegiko irribarrea ez zaiola luzaroan ezabatuko ere esan du.

Dog-en istoria kontatzen du film sarituak, 80ko hamarkadan Manhattanen bizi den txakur bakartiaren istorioa, hain zuzen ere. Egun batean, robot bat eraikitzea erabakiko du lagun bat izateko, eta banaezinak bihurtuko dira, baina istripu batek robota hondartza batean uztera behartuko du.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena