09:44

Zinema

ZINEMALDIA

Dariush Mehrjui zinema zuzendari irandarra, 1993an Urrezko Maskorraren irabazlea, hil dute, labankadaz

agentziak | eitb media

Irango zinearen 70eko hamarkadako susperraldiaren protagonistetako bat izan zen, eta horren pelikula bat ('Gaav') jotzen da mugimendu errealista horren aitzindari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dariush Mehrjui Irango zinema zuzendari entzutetsua, 1993ko Zinemaldian Urrezko Maskorraren irabazlea, eta horren emaztea, Vahideh Mohammadifar, labankadaz hilda aurkitu dituzte gaur, bertako hedabideek zabaldu dutenez.

Teherandik gertu dagoen Karaj hiriko etxean aurkitu dituzte 83 urteko zine zuzendaria eta emaztea.

Irango zinemaren 70eko hamarkadako susperraldiaren protagonistetako bat izan zen Mehrjui, eta horren pelikula bat (Gaav) jotzen da mugimendu errealista horren aitzindari.

1993an, Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra eskuratu zuen, Sara pelikula feministarekin.

Azken filma, Laminor, 2019an estreinatu zuen.

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena