13:00

Zinema

Italia

Ainara Vera zuzendari iruindarrak 71. Trentoko Mendi Zinemaldiaren sari nagusia irabazi du

EITB MEDIA

"Polaris" filmagatik lortu du Verak Trentoko Zinemaldiaren Urrezko Genziana. Golardo hori irabazi duen bigarren zuzendari nafarra da, Montxo Armendarizek 1986an eskuratu baitzuen.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ainara Vera zuzendari iruindarrak 71. Trentoko Mendi Zinemaldiaren sari nagusia irabazi du larunbat honetan, "Polaris" izenburuko lanagatik, Bilbao Mendi Film Festivaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Veraren lanak Urrezko Genzana jasoko du, larunbat eguerdi honetan zinemaldiaren irabazleen berri emateko Trenton izandako ekitaldian. Epaimahaiak "Polaris" saritu du "hizkuntza zinematografikoaren erabilera ahaltsuagatik, eta bere patuaren ibilbidea marrazten duten bi emakumeren istorioa enpatiaz kontatzeagatik".

Hayat eta Leila bi ahizpen istorioa du pelikulak mintzagai. Hayat eskarmentu handiko marinela da, Artikoan nabigatzen ohitua, gizateriatik eta Frantziako bere haurtzaro traumatikotik urrun nabigatzen. Baina bere ahizpa gazteenak, Leilak, alaba bat izaten duenean, Inaya, hasiera berri baten promesa agertzen da zerumugan. Bi ahizpen munduak eta bizitzak hankaz gora jartzen dira, biak bidaia pertsonal sakon batean murgiltzen baitira, Iparrizarrak gidatuta, beren familiaren patua iraultzeko.

Ohar baten bidez, golardoa eskertu du Verak. "Zinemagintza zentzurik gabeko jarduera litzateke bizitza honen edertasun mingarriarekin harritu eta hari arreta jartzeko gai den pertsonarik eta tokirik ez balego", adierazi du.

Ainara Vera, zuzendari iruindarra. Argazkia: Bilbao Mendi Film Festival

Ainara Vera, zuzendari iruindarra. Argazkia: Bilbao Mendi Film Festival

Sari potolo hori irabazi duen bigarren zuzendari nafarra da Ainara Vera (Iruña, 1985): Montxo Armendarizek ere eskuratu baitzuen 1986an "Tasio" pelikulagatik.

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena