12:59

Zinema

''Vive le cinéma!''

Zinemari gorazarre, Tabakaleran

N. V. | EITB Media

Dea Kulumbegashvili, Isaki Lacuesta, Lemohang Jeremiah Mosese eta Jia Zhang-ke zinemagileen ikus-entzunezko lanak biltzen ditu "Vive le cinéma!" erakusketak.

  • Vive le cinéma! erakusketa

    Vive le cinéma! erakusketa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tabakalerak Vive le cinéma! "zinemaren mugak aztertzen dituen erakusketa" aurkeztu du gaur, ostiralarekin, Donostian. Dea Kulumbegashvili, Isaki Lacuesta, Lemohang Jeremiah Mosese eta Jia Zhang-ke zinema zuzendariek ikus-entzunezko lanak, "instalazio zinematografikoak", prestatu dituzte beren beregi urtarrilaren 8ra arte bisitagai egongo den erakusketa honetarako.

Zinemagileok bizitza eta heriotza, politikoa eta egunerokoa eta gorputzaren presentzia eta absentzia landu dituzte bere lanetan, Tabakaleratik azaldu dutenez, eta ikusleak hiru dimentsioko esperientzia izango duela aurreratu dute.

Dea Kulumbegashvilik (Georgia, 1986) Donostiako Zinemaldiko lau sari garrantzitsuenak (film, zuzendari, gidoi eta emakumezko aktore onenak) irabazi zituen Beginning (2020) bere lehen filmarekin.

Isaki Lacuestak, bestalde, birritan irabazi du Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, Los pasos dobles (2011) eta Entre dos aguas (2018) filmekin

Lemohang Jeremiah Mosese (Lesotho, 1980) "egungo Afrikako zinemaren ahotsik berritzailenetako eta prestigiotsuenetakoa" dela dio Tabakalerak: "Mosesek bere filmetan haurtzaroko oroitzapenak prozesatzen ditu, eta Europatik datozen erlijioek kolonizazio ondorengo gizarteetan duten eragina ikertzen du".

Jia Zhang-kek (Txina, 1970), bestalde, Donostiako Zinemaldiko Ikusleen saria irabazi zuen 2015ean Mountains May Depart filmarekin.

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena