15:26

Zinema

Maiatzak 7-16

“Ilargi guztiak” filmak irekiko du Fant jaialdia

N. V. | EITB Media

Zinema Fantastikoaren Bilboko Jaialdia maiatzaren 7an irekiko du Igor Legarretak zuzentzen duen eta Haizea Carneros, Josean Bengoetxea eta Itziar Ituño aktore nagusi dituen pelikulak.

  • ''Ilargi guztiak''

    "Ilargi guztiak" filmaren erabateko estreinaldia egingo dute Fanten

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fant Zinema Fantastikoaren Bilboko Jaialdiak 73 proiekzio eta 12 film luzeko Sail Ofiziala eskainiko ditu bere hogeita zazpigarren edizioan, maiatzaren 7tik 16ra.

Film luze eta gidoi onenaren zein zuzendaritza berritzaileenaren sariak ez ezik, bi sari gehiago ere emango ditu Fantek: ohorezko saria Jaume Balagueró zuzendariari ("Darkness", "REC", "Mientras duermes", "Los Sin Nombre") eta Fantrobia fantasiazko generoko figura berrientzako saria Lluis Quilez ekoizle, gidoigile eta zuzendariari.  

Fantek aurrez aurreko ekitaldiak eskainiko ditu Alondegiko zinemetan eta beste hainbat aretotan, baita Internet bidezko programazioa ere, Filmin plataforman.

Jaialdia maiatzaren 7an hasiko da, Campos Eliseos antzokiak hartuko duen irekiera galan. Horretan, “Ilargi guztiak” Haizea Carneros, Josean Bengoetxea eta Itziar Ituño aktoreek Igor Legarretak zuzendariaren esanetara egin duten film luzea estreinatuko dute.

Irakurri zer kontatu ziguten Igor Legarretak, Josean Bengoetxeak eta Itziar Ituñok pelikulari buruz

Horrelakoa da “Ilargi guztiak” filma

Sail Ofizialean 12 film lehiatuko dira, eta "Anything for Jackson" Justin G. Dycken filmaren Estatu mailako estreina egingo dute jaialdia ixteko.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena