Zinema
Filmatze lanak
N. V. | EITB Media
Fikziozko hamabosgarren film luzea errodatzeko lanek Bilbora bueltan ekarri dute zinemagilea.
Alex de la Iglesia bilbotar zinemagilea Bilbon da egunotan fikziozko bere hamabosgarren film luzea errodatzen, besteak beste, Blanca Suarez eta Alberto San Juan aktoreekin. Aktore taldetik EITB Mediari esan diotenez, Arriaga antzokian hasiko da bidaia zehazki, eta bertan filmatzen egon dira dagoeneko.
Filmatzen ari zirela azaldu digutenez, "Bilbon hasi eta Madrilen bukatzen den bidaia bat" kontatuko du pelikulak.
“El viaje” eta “El cuarto pasajero” behin-behineko izenak hartu dituen proiektua filmatzeko lanek eragina izango dute Bizkaiko hiriburuaren zirkulazioan gaur, urtarrilak 28, eta bihar, hilak 29.
Urtarrilaren 28an, Bilboko Udalak ibilgailuen joan-etorria etengo du, 10:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, Astarloa kalean, Diego Lopez de Haro Kale Nagusiko ertzean.
Gainera, 10:00etatik 15:00etara, oinezkoen zirkulazioa ere etengo dute tarteka, Kale Nagusian, Moyuaren eta Plaza Biribilaren artean, eta ibilgailuak ezingo dira ibili Mazarredo zumarkalearen eta Moyua plazaren artean. Halaber, zenbait unetan Portuko markesaren kalea ere itxiko dute.
Halaber, ostiralean, bizikleten bidea itxi eta errepidea estutuko da Kale Nagusiaren eta Jose Anselmo Clave pasealekuaren artean.
Bilboko Udalak aurreratu duenez, gorabehera hauek arratsaldeko ordu batetik zazpietara izango dira, gutxi gorabehera. Jose Anselmo Clave pasealekuko aparkalekua itxita egongo da egun osoan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa