12:21

Zinema

Amaitu da Zinebi

Lukas Marxten "Imperial Irrigation" film labur dokumentala, Zinebi sari nagusia

EITB.EUS

Lur Olaizolaren "Zerua blu" eta Estibaliz Urresolaren "Polvo somos" ere saritu dituzte. EITB Publikoaren Saria Aitor Gametxoren "Hemen. Gaur. Berriz" film laburrarentzat.

  • ''Imperial Irrigation'' film labur dokumentalak Zinebi sari nagusia irabazi du

    "Imperial Irrigation" film labur dokumentalak Zinebi sari nagusia irabazi du. Argazkia: Zinebi.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lukas Marxt artista bisualak, Imperial Irrigation (2020, Austria-Alemania) film labur dokumentalarekin, Bilboko Udalak antolatutako Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiaren 62. edizioko Sari Nagusia lortu du, 7.000 eurokoa.

Marxtek bideo-instalazioa eta zinema uztartzen ditu bere ibilbidean, eta Belgikako edo Estatu Batuetako museoetan erakusketak egin ditu. Saltongo itsasora Itzuli da film labur honekin, Imperial Valley (2017) 2018an Gijongo Nazioarteko Zinemaldian saritua izan zen filmean jada erretratu zuena.

Sail Ofizialeko – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sari nagusiak Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusiak, Polvo somos (Estibaliz Urresola, 2020) dokumentalari emana, eta Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusiak, Zerua Blu dokumentalari (Lur Olaizola Lizarralde 2020) Nazioarteko Epaimahaiak emana, osatzen dute.

Guztira 60 film labur (21 fikzio, 20 dokumental eta 19 animazio) lehiatu dira Zinebiren edizio honetan, non generoen araberako Mikeldi sariak ere banatu diren: Rio (Zhenia Kazankina, 2019) Errusiako ekoizpenerako fikziozko film laburrik onenaren saria, Shanzhai Screens (Paul Heintz, 2020) Frantziako zintarako film labur dokumental onenaren saria eta Kkum (Kangmin Kim, 2020) Koreako eta Estatu Batuetako koprodukziorako animaziozko film laburrik onenaren saria.

Telematikoki jakinarazi dira aurten Anette Dujisin zinema ekuatoriarreko programatzaileak, Eugenia Mumenthaler ekoizle argentinarrak, Izibene Oñederra euskal zuzendari eta ekoizleak, Daniel Ribas zinema portugaldarreko ikertzaile eta idazleak eta Txani Rodríguez idazle, gidoilari eta euskal kazetariak osatutako Epaimahaiak saritutako film laburrak.

Zinebi First Film

Sail Ofizialeko saririk handienari dagokionez —12.000 eurokoa—, ZIFF Zinebi First Film nazioarteko lehiaketako opera prima onenarentzat, The Earth is blue as an orange filmarentzat izan da. Ukrainako eta Lituaniako koprodukzioa, bere zuzendari Iryna Tsilykek, Sundance Jaialdiko dokumental-kategoriako Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen aurten, bere lehen filmagatik.

Gazte Epaimahaiko kideek André Guiomarren A nossa terra, o nosso altar, dokumenatala saritu dute (2.000 eurorekin).

Bestelako sariak

Bestalde, SGAE Fundazioa – Euskadiko Kontseiluak Estibaliz Urresolaren Polvo somos (Euskadi, 2019) fikziozko film laburrari Euskal gidoi Onenaren Saria eman dio, 3.000 eurokoa. EITB Publikoaren Saria, 3.000 eurokoa, Aitor Gametxoren Hemen. Gaur. Berriz dokumentalarentzat izan da.

Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi sailean lehiatzen diren film laburren artean, FAS zineklubak ematen duen 2.000 euroko saria Pablo Hernandoren El Ruido Solar lanarentzat izan da.

Azkenik, UNICEF saria Marit Weerheijm zuzendariaren En Route (Herbehereak, 2019) fikziozko pelikularentzat izan da.

Jaialdi hibridoa

Zinebiren 62. edizioa aurreko guztien desberdina izan da, eta, filmak zinema-aretoetan erakusteaz gain, beti egin izan den bezala, COVID-19aren pandemiak markatutako 2020an Jaialdiko zuzendaritzak Zinebiren edizio hibridoa egitea erabaki zuen.

Pandemiak eragindako mugikortasun murrizketen ondorioz, ZINEBIk bere protokoloak indartu zituen bere ikusleentzako presentziazko lehiaketa seguru bat bermatzeko, eta, beste erabaki batzuen artean, Zinemaldiaren itxiera gala bertan behera uztea erabaki zen. Horren ordez, gaur arratsaldean, 18: 00etatik aurrera, Arriaga Antzokiak Palmaresen saritutako film laburren proiekzioa hartuko du.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena